62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko martxoaren 15an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko II. sektoreko 3. orubearen lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Plaza Tuñón arkitektoak 2002ko otsailean prestatua. Azterlana Vicente Ballarena Erramuzpe jaunak sustatu du eta berariaz abiarazitako espedientean dago, behar bezala eginbidetuta; erabakiak, ordea, ez du baldintzapetuko Udalaren iritzia behin betiko onespenari dagokionez.

Argitara ematen da, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legerian agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204240