62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

Hasierako onespena aurrekontuetako aldaketei

Galozeko Udalak, 2002ko martxoaren 27ko bilkuran, 2002ko ekitaldiko aurrekontuan ondoko aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Kreditu gehikuntza. Handitu beharreko gastu kontu-saila:

432-601. Udal hondakindegia egitea. Zenbatekoa: 12.020,24 euro.

Gastu orokorren diruzaintzako gerakinekin finantzatuko da. Kontu-saila: 870. Zenbatekoa: 12.020,24 euro.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik jasotzen ez bada, aurreko lerroaldean adierazitako epea iragandakoan espedientea behin betikoz onetsia geldituko da.

Galozen, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: a0204180