62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

92/2002 EBAZPENA, 2002ko apirilaren 30ekoa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Justizia Jauregiko beheko oina berritzeko obretako lehen fasea kontratatzeko espedientea onesten duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako dei egin du Iruñeko Justizia Jauregiko beheko oina berritzeko obretako lehen fasea kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: Iruñeko Justizia Jauregiko beheko oina berritzeko obretako lehen fasea.

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Aurrekontua: 188.189,45 euro (BEZa barne).

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitataru eta biharamunetik hogeita hamaseigarren egun naturaleko 12:30ean, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Batzar Gelan, Iruñeko Iratxeko Monasteria kaleko 22an.

-Administrazio klausulen eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Justizia Zuzendaritza Nagusian, Iruñeko Iratxeko Monasteria kaleko 22ko behean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0205059