62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Zehapen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Espedientea: 2001/408. Jabea: Javier Santos García. Matrikula: GE-0003-AP. Tokia: José Antonio Primo de Rivera, Igerilekuak. Eguna: 2001-08-08. Ordua: 19:30. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD.: 11.1.

Corellan, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: a0204171