62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Honen bitartez, aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera eman zaiola udal hilerrian kontzesio administratiboaren transmisioa eskatzen duen idazki bati. Hona hemen datuak:

Erregistro zenbakia: 00026846.

Sarrera eguna: 2000ko ekainaren 20a.

Eskatzailea: Mercedes Tellechea Adín.

Espedientea tramitatzeko udal egoitza: Ondare Departamentua, Herriko Etxeko lehen solairua.

Panteoia: San Ramón, 21.

Egungo titularra: Juán Lapiedra Mónaco.

Jarri nahi den titularra: Mercedes Tellechea Adín.

Aurkeztutako tituluak: agiri pribatuak.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozedura azterketa eta alegazio epea:

Espedientea ikusgai egonen da Ondare Departamentuko bulegoetan. Hura aztertzeko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute horretarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baita alegazioak egin eta agiriak edo beste elementu batzuk aurkezteko ere, espedientean kontuan hartzeko modukoak direla uste badute. Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera igorriko dira, Herriko Etxeko beheko solairura, alegia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204165