62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

S1/U.I.IX sektoreko (Belosogoiti) A eremuko 16. oinarrizko unitateko 16.1, 16.2, 16.3 eta 16.4 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik José Luis Elizalde y Otros, S.L.k tramitera aurkeztutako dokumentua, ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea S1/U.I.IX sektoreko (Belosogoiti) A eremuko 16. oinarrizko unitateko 16.1, 16.2, 16.3 eta 16.4 lurzatien xehetasun azterlana.

2.-Erabakiaren berri ematea ukitutako jabeei eta espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunetarako, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, iragarkia paratzea prentsan."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204164