62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko adjudikazioa, Arrotxapeako P-3 poligonoa urbanizatzeko 2. faseko obrak egiteko

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, bi mila eta biko apirilaren bostean egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakiari jarraituz prozedura irekirako deialdia eginik eta aipatu lehiaketako kontratazio mahaiaren 2002ko martxoaren 20ko akta kontuan hartuz,

Erabaki da:

1. Arrotxapeako P-3 poligonoa urbanizatzeko 2. faseko obrak Construcciones Zosimo Zaratiegui, S.L. enpresari adjudikatzea, 253.012 eurotan, BEZa barne, eta 4 hilabetetan egiteko, lehiaketa arautu zuen baldintzen pleguari jarraituz.

2. 218.113,79 euroko gastua baimentzea, Construcciones Zosimo Zaratiegui, S.L. enpresari ordaintzeko, indarrean dagoen Udalaren Hirigintza Gerentziaren aurrekontuko 30-43222-601010 U.I.III-Arrotxapea kontusailaren kargura."

Erabaki hau ez da behin betikoa bide administratiboan, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da horren aurka, Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluari zuzendua edota Iruñeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204163