62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpena

Ezinezkoa izan da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.b) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuei buruzko errekerimenduen jakinarazpenak egitea; hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira aipatu jakinarazpenak:

Jabea: Rafael López Boet jauna. Ardazko Kontzejua, 8 zk.a, behea-A, 31016 Mendillorri, Iruña. Matrikula: NA- 7146-V.

Hamabost eguneko epean ez bada inor haren kargu egiten eta abandonaturik dagoen tokitik kentzen, aldez aurretik nahitaezko asegurua eta I.A.T.a aurkeztuta, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta zatikatzera eramanen. Hori guztia, Trafikoari buruzko Legearen 7.1.1.b) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legearen bigarren artikuluan xedatutakoa betez.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0204162