62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

149/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 253.682,72 euroko gastua Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe batzuetarako industriako eta informatikako ekipoak erosteko baimena ematen duena, presako prozeduraz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe batzuetarako industriako eta informatikako ekipoak erosteko honako baldintza orokorrei jarraituz:

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe batzuetarako industriako eta informatikako ekipoak erostea.

-Aurrekontua: 253.682,72 euro.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun balioduna arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña), Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatiaren arabera bidezko diren bitartekoen bidez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun balioduneko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko batzar gelan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion web- gunean: Bestalde, Inbertsioen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Tel. 948-426530 eta 948-426606) jakinaraziko da non hartzen ahal diren.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

................. j/ak, .............(e)koak, ........ ordezkatzen duenak, Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe batzuetarako industriako eta informatikako ekipoak erosteko 2002ko ......aren ...(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea.-Makina-erremintak, 149.652,01 euro.

2. lotea.-Argindarreko entrenadoreak, 13.462,67 euro.

3. lotea.-Argindarreko materiala, 6.130,00 euro.

4. lotea.-Pneumatikako eta hidraulikako materiala, 45.378,26 euro.

5. lotea.-Industriako ekipoak, 7.464,57 euro.

6. lotea.-Informatikako ekipoak, 31.595,21 euro.

Iragarkiaren kodea: A0205220