62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE36 urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

UE36 urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik.

Ikusirik Carlos Navascués Remírez jaunak sinatutako eskabidea, UE36 urbanizatzeko proiektua onesteko, Joaquín Aliaga Montes industri ingeniari eta arkitekto teknikoak prestatutako proiektuari jarraikiz.

Ikusirik Udalaren Arkitektura Zerbitzuak emandako txostena eta ikusirik, orobat, Obren Batzordearen txosten proposamena.

Boz batez erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea aurkeztu den urbanizazio proiektua.

2.-Jendaurreko 15 eguneko epea hastea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan eta iragarki oholean argitara emanez.

Cintruenigon, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204064