62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

2. banaketa eremua berriz mugatzea behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

2. banaketa eremua berriz mugatzea behin betikoz onetsirik

Cintruenigoko Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cintruenigoko Udal Planaren 2. banaketa eremua berriz mugatzeko proiektua.

Erabaki hura 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitara emanik eta jabe guztiei banan-banan jakinarazirik, bi alegazio aurkeztu ziren haren kontra, berriz ere mugatzearekin ikustekorik ez dutenak, eremuaren geroko garapenarekin baizik.

Ikusirik Udaleko Arkitektura Zerbitzuaren txostena eta orobat 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan xedatutakoa, Udalbatzak erabaki du boz batez:

1.-Behin betikoz onestea 2. banaketa eremua berriz mugatzeko proiektua.

Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204063