62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da San Martin Unxeko Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: San Martin Unxeko udal mugapea (Nafarroa).

Argitara ematen da interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0203982