62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

San Martin Unxeko Udal Planeko 6. banaketa eremuko jarduketa unitate bakarreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Hasiera bateko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2002ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, agertutakoek aho batez erabakita, hasiera batez onetsi zuen San Martin Unxeko Udal Planeko 6. banaketa eremuko jarduketa unitate bakarreko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua; sustatzailea Construcciones Díaz Cerdán, S.L. da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan xedatuarekin bat, espediente hori jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharra aurkezten ahalko dituzte.

Argitara ematen da interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0203981