62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U K I N

Lukingo eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza

Lukingo Udalak, 2002ko urtarrilaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen "Lukingo eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza"; beraz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 324. artikuluan eta ondorengoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 12. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat, hilabeteko epean, espedientea aztertu ahalko dute Lukingo Udalaren bulegoetan herritarrek eta interesatuek, alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iragan eta inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Lukinen, bi mila eta biko apirilaren batean. Alkate udalburua, César María Alcoz San Martín.

Iragarkiaren kodea: A0203979