62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 8an emandako 17 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Fernando Aguinaga Alfonso jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"17 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Aguinaga Alfonso jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Fernando Aguinaga Alfonso jaunak, 2000ko otsailaren 25ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-. Horrenbestez, 2000ko martxoaren 1eko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari, egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela. Epe hori iragan da eta errekurtsogileak ez du eskatutakoa bete.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipatutako Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko martxoaren 1eko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, manu horretan eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idazki honen hasieran aipatutako gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako 38 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2252 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Arrarás Goñi jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka. Isuna 12.274 pezetakoa da. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"38 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2252 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Arrarás Goñi jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka. Isuna 12.274 pezetakoa da.

Egitezko aurrekariak:

1. Francisco Javier Arrarás Goñi jaunak, 2000ko martxoaren 31n aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak egindako ondasun-bahituraren aurka. Isuna 12.274 pezetakoa da.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-. Horrenbestez, 2000ko apirilaren 19ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela. Epe hori iragan da eta errekurtsogileak ez du eskatutakoa bete.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipatutako Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko martxoaren 1eko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idazki honen hasieran aipatutako gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 15ean emandako 72 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2758 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, "Rezpe, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko martxoaren 13an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"72 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2758 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María Arbeloa Boneta jaunak, "Rezpe, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, jarri du errekurtsoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko martxoaren 13an eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. José María Arbeloa Boneta jaunak, "Rezpe, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, 2000ko apirilaren 28an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko martxoaren 13an emandako ebazpenaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-. Horrenbestez, 2001eko urtarrilaren 22ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela. Epe hori iragan da eta errekurtsogileak ez du eskatutakoa bete.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko urtarrilaren 22ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idazki honen hasieran aipatutako gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 31n emandako 333 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-0335 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. Oscar Berrio Echeverría jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpen baten aurka, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren (32846/99 zenbakiko udal espedientea) aurka aurkeztutako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi baitzuen. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"333 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0335 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar Berrio Echeverría jaunak jarri du errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpen baten aurka, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren (32846/99 zenbakiko udal espedientea) aurka aurkeztutako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi baitzuen.

Egitezko aurrekariak:

1. Oscar Berrio Echeverría jaunak, 2000ko abenduaren 22an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpen baten aurka, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren (32846/99 zenbakiko udal espedientea) aurka aurkeztutako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi baitzuen.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-. Horrenbestez, 2001eko urtarrilaren 22ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela. Epe hori iragan da eta errekurtsogileak ez du eskatutakoa bete.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko urtarrilaren 22ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idazki honen hasieran aipatutako gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 23an emandako 202 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1031 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Merino Rastrilla jaunak jarritakoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"202 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1031 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Merino Rastrilla jaunak jarri du errekurtso hori, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka.

Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna izan da txostengilea.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak, 2001eko urtarrilaren 8ko ebazpenean, Miguel Merino Rastrilla jaunari isuna jarri zion, 50.000 pezetakoa, bere jabetzako "Bar Teide" ostalaritza establezimendua ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Izan ere, 2000ko azaroaren 12an goizaldeko 4,33an taberna irekita zegoen, legearen aginduz goizaldeko 2,30etan itxi behar zen arren. Hori Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen kontrako arau-hauste arina da.

2. Aipatutako ebazpenaren aurka, Miguel Merino Rastrilla jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du eta hartan isuna deuseztatzeko edo zenbatekoa murrizteko eskatu du, egoki jotzen dituen oharbideak egin eta gero.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du; hartan, aurkatutako egintzaren legezkotasuna aldeztu ondoren, errekurtsoa osorik ezets dadila eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak, lehenengo eta behin, zehapen-espedienteko instruktorearen eta idazkariaren izendapenik ez zaiola jakinarazi eta horren ondorioz prozesu osoa deuseza dela alegatu du. Izan ere, horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 135. artikulua urratzen du. Egia da instruktorearen izendapenik ez dela formalki jaso, baina, nolanahi ere, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen (Nafarroan erabili beharreko arautegia) 28.2 artikuluaren arabera arau-haustea arina denean erabili beharreko prozedura ikusirik, hauxe ondorioztatu daiteke: Herritarren Babes Arloko Zuzendariak berak jakinarazi ziola salatuari, hau da, errekurtsogileari, Udaltzaingoak egindako salaketa. Salaketaren zioa ixteko ordutegia ez betetzea izan zen, arau-hauste arintzat jo daitekeen jokaera, eta 15.000 eta 100.000 pezeten arteko isuna jartzen ahal da arau-hauste horrengatik, 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluaren eta 221/1991 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluaren arabera. Errekurtsogileari hamar eguneko epea eman zitzaion alegazioak eta frogak aurkez zitzan. Era berean, aipatu Arloak, salatuaren alegazioak aztertu eta salaketa jarri zuen udaltzainaren berrespena bildu eta gero, organo eskudunari proposamena igorri zion isuna jartzeko. Hau da, gertaerak eta salatuaren alegazioak ikusita, eta kontuan izanik salatuak gertaerak ukatu eta gutxieneko isuna ezartzeko eskatu besterik ez duela egin, orain alegatzen dituen formazko akatsak aipatu ere egin gabe, esan daiteke instrukzio-egintzak aski eta egokiak izan direla. Inola ere ezin da esan errekurritutako egintza deuseza denik, errekurtsogileak nahi duen bezala. Izan ere, eskumena daukan organoak ezarri du isuna, legez ezarritako prozedura ez da erabat baztertu, eta Miguel Merino Rastrilla jaunak ez du inolako babesgabezia materialik jasan, aukera izan baitu espedientea aztertzeko, alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko. Errekurritutako administrazioak establezimenduak ixteko ordutegiari buruz Nafarroan aplikatu behar den araudian xedatutakoa bete du (goian aipatutako 2/1989 Foru Legea eta 221/1991 Foru Dekretua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsogilearen lehenbiziko alegazioa ezestea.

Bigarrena.-Bigarren ziotzat, errekurtsogileak salatutakoa ukatu egin du, besterik gabe, eta ez du inolako frogarik aurkeztu ez udaletxean (alegazio-orria aurkeztu zuenean) ez eta Auzitegi honetan errekurtsoa jartzean ere.

Auzitegi Gorenak 1990eko irailaren 14ko epaian adierazi duenez (9025 E. Ar.), "salaketa jartzen duena (jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerez ari da) zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agentea denean, administrazio organoen eta haien agenteen egintza guztiak egiazkoak eta legezkoak direlako ustearen printzipioari eutsi behar zaio, printzipio horrek bermatzen duelako, funtsean, Administrazioaren egintzen eraginkortasuna. Alabaina, Konstituzioko errugabetasun-ustearen indarrez, horrek ez du esan nahi agenteen salaketak gezurtatzeko erarik ez dagoenik; aitzitik, badago salaketa gezurtatzea, kontrako frogak baliatuz...". Printzipio hori Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.2 artikuluan jaso da: "agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek, legezko eskakizunak betez agiri publikoan jasotzen badira, froga-balioa dute, administratuek beren eskubide edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogen kalterik gabe".

Errekurtso honetan bildu diren administrazio-egintzetatik ondorioztatzen denez, Udaltzaingoko agente batek ez, bik jarri zuten salaketa, hitz garbi eta zehatzak erabiliz, eta gero berretsi egin zuten, eta errekurtsogileak, bere aldetik, ez du inolako frogarik aurkeztu bere burua defendatzeko. Horregatik, eta aurrekoaren ondorioz, alegazio hori ezinbestez ezetsi behar du Auzitegi honek, salatutako gertaeren egiazkotasuna ukatzerik ez dagoelako. Konstituzioko errugabetasun-ustea dela eta, Administrazioak behar adina frogatu behar du salaketa, baina administratuek ezin dute uste horren babesean errealitatea ukatu, salaketa egiazkoa ez dela frogatzeko ezertxo ere egin gabe. Ukapen soilak ezin du berez indargabetu agintaritzaren agente diren funtzonarioek administratua erruztatzeko egindako jarduera (berretsitako salaketa, kasu honetan).

Hirugarrena.-Udal agintaritza eskudunak jarritako 50.000 pezetako (300,51 euro) isunari dagokionez, gaur egun indarrean dauden mugak (15.000 eta 100.000 pezeta bitartekoak, hau da, 90,15 eta 601,01 euro bitartekoak) eta goian aipatutako 2/1989 Foru Legearen 26.3 artikuluan horien graduazio egokirako adierazitako irizpideak ikusita, bidezkotzat jotzen da isuna 25.000 pezetara (150,25 euro) murriztea. Izan ere, establezimenduak irekita jarraitzen zuen goizaldeko 4,33an, baina ateak itxita zeuden, musika baxu zegoen, argi batzuk besterik ez zeuden piztuta, barruan zeuden pertsonak gutxi ziren eta, garrantzitsuena, salatuak ez du inolako zigor aurrekaririk.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Miguel Merino Rastrilla jaunak Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2001eko urtarrilaren 8ko ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa zati batean baiestea. Ebazpen horretan errekurtsogileari 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna jarri zitzaion "Bar Teide" establezimendua ixteko ordutegia ez betetzeagatik, arau-hauste arina baita; ebazpena berretsi egin dugu, isunaren zenbatekoa salbu: zenbateko hori 150,25 eurora (25.000 pezeta) murriztu behar da, gertaeraren inguruabarrak direla eta.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 23an emandako 5006 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3321 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Ramón García Mur jaunak jarri zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen ebazpenaren aurka (751357/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5006 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3321 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ramón García Mur jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen ebazpenaren aurka (751357/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Ramón García Mur jaunak, 2001eko abuztuaren 10ean aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen ebazpenaren aurka (751357/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 27an emandako probidentziaren bitartez (2001eko abuztuaren 28an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko irailaren 25ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak eman dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20 artikuluaren 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Ramón García Mur jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (751357/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 13an emandako 5454 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3363 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Antonio López Dicastillo López jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko ekainaren 25ean agindu zuen bahitura-diligentziaren aurka (8673/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5454 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3363 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Antonio López Dicastillo López jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko ekainaren 25ean agindu zuen bahitura-diligentziaren aurka (8673/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. 01-3363 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2001eko ekainaren 25ean agindutako bahitura-diligentziaren aurka aurkeztu da. Diligentzia horren indarrez, errekurtsogileari 20.466 pezeta atxiki zaizkio, Nafarroako Gobernuak José Antonio López de Dicastillo López jaunari zerga-itzulketa gisa eman behar zion kopurua. Zorra errekurtsogilearen aurka udal horrek irekitako premiamendu-espediente batetik dator, hain zuzen ere trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzeagatik hasitako espedientetik (8673/97 zenbakiko udal espedientea). Interesatuak, gertaerak eta egoki jotzen dituen zuzenbideko oinarriak azaldu ondoren, betearazpena bidezkoa ez dela adieraz dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri zion bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

3. Ekainaren 24ko 8458/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 97-4140 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, oraingo errekurtsogileak berak jarritakoa, gorago aipatu den isuna ezartzeko Iruñeko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka.

4. Martxoaren 21eko 1477/00 zenbakiko ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 99-6913 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José Antonio López Dicastillo López jaunak jarritakoa, orain aurkatutako bahitura-diligentzia eragin zuen premiamendu-probidentziaren aurka.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan garrantziagatik, babes errekurtso independientea jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena dela, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E. Ar.). "(...) premiamendu-prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamendu-probidentzia aurkatzea da, baina ez dago hortik aurrerako egintzak aurkatzerik baldin eta hura irmoa bada", dio epaiak, eta horrek guztiak, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamendu-probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatzen bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura-diligentzia guztiak aurreko egintza bat (bahitura-probidentzia) betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -1639 E Ar.-), eta lehenbizikoa bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela; horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesatuarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -3151 E. Ar.-).

Bigarrena.-Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-diligentziaren aurretik 1999ko irailaren 13ko premiamendu-probidentzia dago, zordunari behar diren formazko betekizun guztiak betez jakinarazi zitzaiona, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz. Espedientean ageri den bezala, premiamendu-probidentzia horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, baina errekurtso hori ezetsi egin zen, aurrekarietan azaldu bezala; b) premiamenduaren xede ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarritako epea iraganik, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen 2000ko irailaren 8an eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zuen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuak ordaintzeko hainbestean. Probidentzia interesatuari jakinarazi zitzaion 2000ko abenduaren 18an; izan ere, agente jakinarazleak (Angel María Palacios García jauna, 18.193.884 zenbakiko NANa duena) interesatuaren "emaztea" omen zenari eman zion; hala ere, Iruñeko Udalak jakinarazpena ediktu bidez argitaratu zuen, beharrezkoa ez bazen ere (martxoaren 2ko 28/01 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Zizur Nagusiko udaletxeko ediktu-oholean). Bahitura-probidentzia irmoa eta adostua izan zen, behar zen garaian eta eran ez baitzen errekurritu (hura jakinarazi eta hilabeteko epean errekurritu ahal izan zen Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztuz, edo Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarriz, baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan ere, jakinarazpena hartu eta hurrengo bi hilabeteetan); c) interesatuak aukera izan zuen zorraren abala edo fiantza aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzea edo ordainketa zatikatzea eskatzeko, eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak azaltzen duen eran (abenduaren 20ko 1684/90 ED), baina ez zuen hori egin; d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk (zerga itzulketa) bahitu zitezkeela adierazi zuen eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren egoitzan sartzea, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan; eta e) bahitura-diligentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Hirugarrena.-Preskripzioaren erakunde juridikoa ere, aztergai dugun kasuan ezin liteke esan gertatu denik. Gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".

Kasu honetan, ikus dezakegu zehapenak preskribatzeko epea hasiera batean premiamendu-probidentziaren jakinarazpenarekin eten zela (1999ko azaroaren 30ean, interesatuaren "emaztea" omen zen Irene Zabala andreak jaso eta sinatuta) eta gero haren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zela ("Preskripzioak ez du indarrik gora jotzeko bidean", Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko eta 1992ko maiatzaren 27ko epaiak, besteak beste -4334 eta 3729 E. Ar., hurrenez hurren-; epai horiek gora jotzeko errekurtso arrunta aipatzen dute, are gehiago berezkoa ez dena, Auzitegi honetan aurkeztutako errekurtsoaren kasuan bezala); berriro ere zenbatzen hasi zen 2000ko martxoaren 21ean, errekurtsoa ezesteko gure ebazpena irmo bilakatu zenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan ez baitzitzaion aurka egin; irmotasun hori interesatuari ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera hartu zuen. Epea berriro eten egin zen interesatuari bahitura-probidentzia 2000ko abenduaren 18an jakinarazi zitzaionean. Horrenbestez, azken egun horretatik Administrazioaren hurrengo jarduketa baliozko eta eraginkorraren eguna arte (bahitura-diligentziaren jakinarazpena, 2001eko uztailaren 27koa, posta ziurtatuaren bitartez errekurtsogilearen helbidean egin zena; Irene Zabala andreak jaso zuen -15.829.509 zenbakiko NANa-, eta posta zerbitzuko enplegatuari interesatuaren "emaztea" zela esan zion) ezin izan zen preskripzio epea osatu.

Interesatuak aurkapenerako alegatu dituen zioek indarrik ez dutenez, errekurritutako bahitura-probidentzia Zuzenbideari bete-betean lotzen zaiola adierazi behar dugu.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela 01-3363 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindu zuen bahitura-diligentziaren aurka jarritakoa (8637/97 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 26an emandako 5088 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3463 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Gabriel Asenjo Bayona jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (14929/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5088 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3463 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Gabriel Asenjo Bayona jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (14929/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez), hain zuzen ere ibilgailua bigarren ilaran aparkatzeagatik barruan gidaria egon gabe (Orreaga etorbidea, 1), behar bezala aparkatutako beste ibilgailu bati irtetea galarazten ziola, antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoa zuzentzen duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Agente salatzaileak salaketaren alderdi guztiak berretsi zituen; aldez aurretik errekurtsogileak alegazioak aurkeztu zituen, agenteak esandako lekuan aparkatu zuela aitortuz, baino oso denbora laburrean (beraren adierazpenak kontuan hartuta, ez bide zen hain laburra izan, bigarren ilaran kotxea utzi, ondo aparkatuta zegoen ibilgailua ateratzeko prest zegoela jakinda ere, eremu urdineko tiketaren bila joan, txartelean saldorik ez zeukala ikusi eta bere lantokira joan baitzen txanponak hartzera). Garbi dago, hortaz, arau-haustea espedientean azaldu bezala egin zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu den egintza arau-hauste larria da, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.h) artikuluan ezarri denaren arabera, eta horrelako arau-hausteengatik ezar daitekeen gutxieneko isuna ezarri da (16.000 pezetakoa), nahiz eta, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeaz gain, ongi aparkaturik zegoen beste bati irteten ez uztea isun handiagoa jartzeko aski arrazoi izan.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, formazko tramite guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko aukera eman zaio, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa (14929/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 6an emandako 402 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-3563 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Esteban Iriarte Ilincheta jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 30ean emandako ebazpenaren aurka, horren bitartez atzera bota baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 1999ko urtarrilaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (21587/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"402 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3563 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Esteban Iriarte Ilincheta jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 30ean emandako ebazpenaren aurka, horren bitartez atzera bota baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 1999ko urtarrilaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (21587/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko uztailaren 30ean eman zuen ebazpenaren aurka jarri da, horren bitartez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi egin baitzen; birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziari. Isuna 21587/98 zehapen espedientean ezarri zen, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik. Errekurtsogileak, ordezkari baten bidez, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali dio Auzitegi honi. Ez du erantsi aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik. Hala ere, udal legelariak behinola egindako txosten bat sartu da espedientean, birjarpenezko errekurtsoa ez onartzeko proposatzen duena, epetik kanpo aurkeztu baitzen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa:-Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 4/1999 Legearen bidez aldatuta (aldaketa 1999ko apirilaren 14an jarri zen indarrean) 116 eta 117. artikuluetan xedatzen duenaren arabera, administrazio bideari amaiera ematen dioten administrazio egintzei aurka egiteko aukera dago, haiek agindu dituen organoari errekurtsoa aurkeztuz, hilabeteko epean, egintza berariaz agintzen denean.

Kasu honetan, premiamendu-probidentzia 1999ko martxoaren 10eko 30 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko udaletxeko Ediktu Oholean agertu zen. Aurretik, salaketa-orrian ageri zen helbidean -Ega Ibaia kalea, 26, 2.a, ezk.- zehapena jakinarazteko saioa egin zen, baina alferrik izan zen, ezezaguna zelako. Birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zen 2001eko apirilaren 6an, Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzaren Erregistroan. Epetik kanpo aurkeztu zen eta bidezkoa zen hura ez onartzea; hortaz, errekurritutako ebazpena Zuzenbidearekin bat datorrela baiezta dezakegu.

Bigarrena.-Jakina denez, ediktuen bidezko jakinarazpenak salbuespenezkoak dira; jakinarazpen sistema horretara jo daiteke, soil-soilik, interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioek huts egiten dutenean edo, oraingoan bezala, interesatuaren helbidea ezezaguna denean (Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua).

Gogoratu behar da Bide Segurtasunari buruzko Legearen 78.1 artikuluak dioena: "Jakinarazpenen ondorioetarako, gidariaren eta ibilgailuaren titularraren helbidea izanen dira haiek berariaz adierazi dituztenak eta, halakorik ez badago, gidari eta arau-hausleen erregistroetan eta ibilgailuen erregistroan, hurrenez hurren, ageri direnak. Bai ibilgailuen jabeek bai gidatzeko baimenen jabeek ere, helbidea aldatzen badute, jakinarazi beharra daukate". Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak:

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin da goian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat (21587/98 zenbakiko zehapen espedientea) betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurkakoa; izan ere, ebazpenak Alkatetza beraren premiamendu-probidentzia baten aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen; egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 12an emandako 5408 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3655 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Rafael Iturralde Goñi jaunak jarri zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (1963/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5408 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3655 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael Iturralde Goñi jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (1963/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua aparkaldi mugatuko gunean aparkatzeagatik (Z.E.L.), tiket edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe (Eguesibar kalea, 2) antolamendu juridikoa urratzen zela (1963/01 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Azaroaren 26ko 4/1999 Legeak, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, Motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16 artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako idazkeran) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Aztergai dugun kasuari gagozkiola, Rafael Iturralde Goñi jaunaren kontrako prozedura (artean zehapen espedientearen hasiera erabaki gabe zegoela, horixe baita interpretaziorik aldekoena, herritarrek alferrikako luzapenik gabeko prozedurarako duten eskubideari begira) 2001eko otsailaren 2an hasi zen (egun horretan, K-021 lanbide-zenbakia duen trafikoko zaintzaileak salaketa jarri zuen). Zehapen-ebazpena jakinarazteko lehenbiziko saioa 2001eko abuztuaren 6an egin zen, eta behar bezala egiaztaturik dago, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekinaren bidez. Beraz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko saioa egin zenean sei hilabeteko epea aspaldi bukatuta zegoenez, bidezkoa da ebazpenaren iraungitasuna adieraztea eta espedientea artxiba dadila agintzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Rafael Iturralde Goñi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak, trafikoaren arloko arau-hauste bat zela-eta, eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (1963/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 8an emandako 5347 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3660 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Cristina Cuesta Lerín andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (33736/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5347 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3660 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Cristina Cuesta Lerín andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (33736/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. María Cristina Cuesta Lerín andreak, 2001eko irailaren 4an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (33736/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 2001eko irailaren 19an emandako probidentziaren bitartez (2001eko irailaren 20an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko urriaren 22an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20 artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20 artikuluaren 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu María Cristina Cuesta Lerín andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (33736/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 5ean emandako 373 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: 2001eko abuztuaren 11n, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka Fernando del Solar Urrutia jaunak jarri zuen 01-3791 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"373 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 11n igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka Fernando del Solar Urrutia jaunak jarri zuen 01-3791 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitezko aurrekariak:

1. Udal garabiak ibilgailu bat eraman zuen (Baiona etorbidearen eta Belateko Monastegia kalearen elkargunetik) eta Iruñeko Udalak garabi zerbitzuarengatiko tasa likidatu zuen. Gora jotzeko errekurtso hau tasaren likidazioaren aurka aurkeztu da. Interesatuak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 70. artikuluaren (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua) arabera, trafikoa zaintzen duten agintaritzaren agenteek ibilgailua ibilgetu ahal izanen dute, hura erabiltzeak zirkulaziorako, jendearentzat edota ondasunetarako arrisku larria sor daitekeenean, Lege horren aginduak ez betetzearen ondorioz.

Kasu honetan, 370 zenbakiko udaltzainak adierazi duenez, ibilgailuaren gidariari toxikazio etilikoaren proba egin zioten eta emaitza positiboa izan zen. Ibilgailua Udal Gordailura eraman zuten, Baiona etorbidearen eta Belateko Monastegia kalearen elkargunean "trabeska" zegoelako. Bide Segurtasunari buruzko Legaren 71.1.a) artikulua aplikatuz egin zen hori guztia, horren arabera Administrazioak ahalmena baitu arrisku edo zirkulaziorako eragozpen larriak sortzen dituzten ibilgailuak kaletik kentzeko. Beraz, bi egintzak, bai Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua eramatea eta bai tasa ordainaraztea ere, antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu.

Bigarrena.-Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuarengatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar baten erruagatik (hura ez zegoen ibilgailua gidatzeko moduan, toxikazio etilikoaren probaren emaitzak erakusten duenez, eta haren ibilgailua, agentearen esanetan, "trabeska" zegoen bi kaleren gurutzegunean, beste ibilgailu batek jotzeko arriskua sortzen zuela) zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du, eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua gurutzegunetik kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egozten ahal zaion diziplinazko erantzukizuna. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin da aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuaren Tasaren likidazioaren aurkakoa; likidazioa berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abenduaren 17an emandako 5868 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3807 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Rosario Itoiz Miguéliz andreak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (18058/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5868 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3807 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Rosario Itoiz Miguéliz andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (18058/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmena eman baitzitzaion, Iruñeko Alkatetzak 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bidez); haren bitartez, 10.000 pezetako isuna ezarri zen, ibilgailua eremu urdinean aparkatzeagatik tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe (Rodeznoko kondearen plaza, 2), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkaratu den egintza horren legezkotasuna defendatzeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapen prozedura eragin duten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76 artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E. Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E. Ar.-, beste askoren artean). Hizpide dugun kasuan, inguruan zerbitzuan ari zen udaltzainak, 101 zenbakikoak, salaketaren alderdi garrantzitsuenak berretsi ditu, eta bereziki, NA-1346-AW matrikulako ibilgailua ZEL eremuan aparkatuta zegoela tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik gabe. Udaltzain horrek eta zaintzaileak batera egin eta sinatu zuten salaketa-orria.

Bigarrena.-Bestalde, arau-hauslea ez zegoen aurrean salaketa-orria egin zenean; beraz, zehapen espedientearen hasiera Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazi zitzaion interesatuari, 2001eko ekainaren 27an (interesatuak berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena, 15.753.261 zenbakiko NANa duenak) eta tramitea betetzat eman zen.

Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legeak 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93 artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezarri ahal da. Arauaren atal horren garapenean aparkaldi mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zen (1998ko irailaren 9an 108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Ordenantza horretan, salbuespenak izan arren, debekatu egiten da aparkaldi mugatuko eremuetan ibilgailuak tiketik gabe aparkatzea (5. artikulua). Era berean, egoiliarrek beren eremutik kanpo tiketik gabe aparkatzea ere arau-haustea da (23.4 artikulua).

Bestalde, azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatiek diotenez (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz egindako aldaketaren arabera idatzita), udal agintariek aparkaldi mugatua ezarrita duten aldeetan ibilgailuak tiketik gabe aparkatzea, edo, tiket eta guzti, udal ordenantzan baimendutako aparkaldia baino denbora luzeagoan aparkaturik edukitzea, arau-hauste arintzat jo behar dela. Arau-hausleari gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal zaio, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 10.000 pezetakoa ezarri zaio, Auzitegi honen iritziz graduazio egokia eginda. Gainera, behar ez bezala aparkaturik dauden ibilgailuek sortzen dituzten eragozpenak konpontzeko neurriak har daitezke, besteak beste, ibilgailua ibilgetzea edo erretiratzea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluaren eta Erregelamenduaren 93.1 artikuluaren arabera.

Azkenik, espedientea aztertu dugu eta legeak ezartzen dituen formazko beharkizun guztiak bete direla ondorioztatu dugu, eta interesatuari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsan alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka (18058/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abenduaren 13an emandako 5785 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3952 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Fermín Arellano Díaz jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (33122/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5785 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3952 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fermín Arellano Díaz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Unitateko buruak 2001eko uztailaren 17an agindu zuen bahitura-diligentziaren aurka (33122/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-diligentziaren aurka aurkeztu da. Diligentzia horren indarrez, errekurtsogileari 20.031 pezeta atxiki zaizkio, Nafarroako Gobernuak zerga itzulketa gisa eman behar zizkionak. Zorra errekurtsogilearen aurka udal horrek irekitako premiamendu-espediente batetik dator, hain zuzen ere trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzearen ondorio da (33122/99 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak, beraren ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, betearazpena bidezkoa ez dela adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dio bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea (33122/99 zenbakiko zehapen espedientea), eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena dela, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E. Ar.) "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzea, baldin eta hura irmoa bada", dio epai berak, eta horrek guztiak, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-diligentzia guztiak aurreko egintza bat (bahitura-probidentzia) betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -1639 E Ar.-), eta lehenbizikoa bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela; horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesatuarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -3151 E. Ar.-).

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, oraingoan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138 artikuluko f) idatz-zatiko kasua gertatu da. Espedientean ez da ageri premiamendu-probidentzia interesatua behar bezala jakinarazi zitzaionik, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, 2000ko ekainaren 7an eta 2000ko irailaren 21ean posta zerbitzuaren bidez egin ziren jakinarazpen-saioak (Zangoza kalea, 10, 4.a) ez ziren egin Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluak 2. idatz-zatian agintzen duen garaian, hau da, ediktu bidezko jakinarazpenera jo aurretik.

Aipatutako xedapenaren arabera, "jakinarazpena interesatuaren etxean egiten denean, jakinarazpena emateko orduan bera egon ezean, etxean dagoen edozein pertsonak hartu ahal izanen du, nor den adierazi eta gero. Inork ezin badu jakinarazpenaren ardura hartu, inguruabar hori espedientean jaso behar da, jakinarazpen-saioaren egun eta orduarekin batera; beste ahalegin bat eginen da hurrengo hiru egunetan, ordu ezberdinean". Horrela, hirugarren ahalegina kontuan hartuta ere, horrek ere ez du betetzen aipatutako araua, 2000ko irailaren 29an egin baitzen.

Ildo horretan, askoren artean, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, zerga-antolamendu modernoetan eskakizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek jartzen duten mugaraino eramaten dira; eta auzitegien jurisprudentzian muturreraino eraman da horrelako egintzen formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren joera informalisten aurka".

Azkenik, erantsi behar dugu kasu honetan, premiamendu-probidentzia behar bezala ez jakinarazteak interesatua babesgabeziako egoeran jarri duela eta ondorioz ez dela eten salaketaren preskripzio-epea (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeak ez ditu zuzentzen aurreko akatsak); aipatutako epaiei jarraiki, ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, ondorioz, errekurtsoa baiestea, eta errekurritutako bahitura-diligentzia deuseza eta ondoriorik gabekoa dela adieraztea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu goian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-probidentzia baten aurkakoa (33122/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 27an emandako 5672 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3953 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan José Sarasa Baztán jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (10738/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5672 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3953 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan José Sarasa Baztán jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (10738/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurka aurkeztu da. Diligentzia horren indarrez, errekurtsogileari 20.368 pezeta atxiki zaizkio, Nafarroako Gobernuak Juan José Sarasa Baztán jaunari zerga itzulketa gisa eman behar zizkionak. Zorra errekurtsogilearen aurka udal horrek irekitako premiamendu-espediente baten ondorioa da, hain zuzen ere trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzearen ondorioa (10738/99 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak, beraren ustez aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, betearazpena ez dela bidezkoa adierazteko eskatu du. Errekurtsoa 2001eko irailaren 24an aurkeztu zen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

3. Abuztuaren hamaseiko 4149/00 ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 00-1798 gora jotzeko errekurtsoa, Juan José Sarasa Baztán jaunak jarritakoa, orain aurkatutako bahitura-diligentziaren arrazoia izan zen premiamendu-probidentziaren aurka.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Ondore horietarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta egintza edo erabaki hori berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, bahitura-diligentzia 2001eko abuztuaren 21ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Carmen Calzado andreak postariari interesatuaren "emaztea" zela esan eta berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena; horrela, funtsean, bete egin ziren legezko betekizunak. Gora jotzeko errekurtsoa urte bereko irailaren 24an aurkeztu zen, hau da, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboaren bahitura-diligentzia baten aurka jarritakoa. Bahitura-diligentzia Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurka egindako premiamendu-espediente baten ondorioz eman da, trafiko arloko isun bat borondatezko epean ordaindu ez zelako (10738/99 zenbakiko zehapen espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0202783