62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, aipatu artikuluan xedatzen denari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da, Betania Olivo Fortuna andreari jakinarazteko.

Afera: baja diagnostiko medikorako X izpien instalazioen erregistroan.

Institutu honetako erregistroan 2002ko otsailaren 18an 1.519 zenbakiarekin sartutako hortzetako erradiodiagnostiko ohikorako instalazioaren baja deklarazioa aztertu ondoren, egokitzat jo da. Hortaz, abenduaren 30eko 1891/1991 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, NA- 1.235 kodea duen instalazioari baja eman zaio diagnostiko medikorako X izpien instalazioen erregistroan.

Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Osasun Publikoaren Institutuko zuzendaria, Nieves Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: A0204364