62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Ignacio Torreblanca Juez jaunari ehiza arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 220/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

64/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Ignacio Torreblanca Juez jaunari zehapena jartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

José Ignacio Torreblanca Juez jaunari irekitako 220/2001 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urriaren 5eko 1193/2001 Foru Aginduaren bidez ireki zen, Foruzaingoak 2001eko uztailaren 17an jarritako salaketaren ondorioz, uztondoetan makilekin eta ehiza txakur batekin ibiltzegatik, eremua miatuz eta argi eta garbi ehizara bultzatuz.

Karguen plegua jakinarazita, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarri epean. Hortaz, bidezkoa da zehapen prozedurari jarraipena ematea eta karguen plegua bere horretan uztea. Hortaz, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Legearen 116.15 artikuluaren kontrako arau-hauste arina egozten zaio, ehizarako txakurrak erabiltzeagatik espeziea edo tokia dela-eta debekatuta dagoen lurretan.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. José Ignacio Torreblanca Juez jaunari 120,20 euroko isuna jartzea egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 122 a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe isuna murrizteko aukerabidea, Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Aipatu Foru Dekretuaren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondoko beharkizun hauek betetzen badira, isuna % 30 murriztuko da:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta adierazi den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, ebazpen hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratuko da diru hori.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamazazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0204519