62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

90/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, "Mozorro Berri" euskarazko antzerki kanpaina, 2002. urtean zehar, antolatu, kudeatu, koordinatu eta publizitatzeko lanen kontratazioa adjudikatzen duena (1097 zkiko kontabilitate espedientea).

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 37/2002 Ebazpenaren bitartez (52 kontabilitate esp.), "Mozorro Berri" euskarazko antzerki kanpaina, 2002. urtean zehar, antolatu, kudeatu, koordinatu eta publizitatzeko lanak lehiaketa bidez kontratatzea erabaki zen.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, proposamen bat jaso da eta Kontratazio Mahaiak hura onartu du.

Kontratazio Mahaiak egindako Akta eta bere proposamena ikusirik, bidezkoa da "Hurbil Kulturgaiak S.L." enpresari adjudikatzea "Mozorro Berri" euskarazko antzerki kanpaina, 2002. urtean zehar, antolatu, kudeatu, koordinatu eta publizitatzeko lanen kontratazioa, Klausula Administratiboen Pleguan ezarritako baldintzetan.

Horrekiko adostasun txostena eman dute Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak eta Kontuhartzailetza Delegatuak.

Hori horrela, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29an emandako 255/2000 Foru Aginduaren bitartez eskuordetu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Mozorro Berri" euskarazko antzerki kanpaina, 2002. urtean zehar, antolatu, kudeatu, koordinatu eta publizitatzeko lanak "HURBIL KULTURGAIAK, S.L." enpresari (B- 0332961 I.F.Z.) adjudikatzea, Klausula Administratiboen Pleguan ezarritako baldintzetan.

2. 69.200 eurotako gastua onestea. Kopuru horretatik 3.486 euro publizitate gastuetarako izanen dira, 225 euro antzerki emanaldi bakoitza kudeatu eta koordinatzeko gastuetarako eta gainerakoa kanpainan parte hartuko duten antzerki taldeen emanaldiak ordaintzeko. Hori guztia 2002rako luzaturiko 2001eko Gastuen Aurrekontuko "Euskararen gaineko kultur programa eta ekimenak" izeneko 43200-4810-455102 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Ordainketak emanaldiak hasitakoan eginen dira, hilabetero, eta hilabete bakoitzean benetan antzeztu diren emanaldien diru zenbatekoa sartuko da, Klausula Administratiboen Pleguaren hamazazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau igortzea adjudikazio hartzaileari , Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Hizkuntza Garepenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.- Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0205271