62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez, Ingurumeneko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko deialdia onesten duena. Deialdiak langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzea du xede, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bitartez, B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez, Ingurumeneko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko deialdia onetsi da. Deialdiak langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzea du xede, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik). Ondoko hauek dira

O I N A R R I A K

1. Deialdia egiten da B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez Ingurumeneko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko, haien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik), Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatzeko apirilaren 14an eman zen 96/1997 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 6. atalean xedatutakoari jarraikiz, artikulu horretan ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bideak.

2. Hautatutako izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) Ingurumeneko goi mailako tituludun gisara aldi batez aritzeko deitzen ahalko dira, eta haien lanpostuetan zerbitzu berezien egoerara pasako dira. Egoera horretan sarturiko langileek jatorrizko lanpostuan dituzten eskubideak gordeko dituzte eta zuzenean hasiko dira berriz ere lanpostu horretan egoera hori amaitzen denean; antzinatasunaren ondorioetarako, kontuan hartuko dira jatorrizko kategorian emandako zerbitzuak; gizarte aurreikuspeneko araubidea ez da ezertan aldatuko, eta jatorrizko lanpostuan dutenak iraunen du; ezin izanen dute inolako Burutzarik edo Unitate Organikoko Zuzendaritzarik beren gain hartu; aurreko lansariak kobratzen segituko dute eta, gainera, titular diren lanpostuen lansariak zerbitzu berezietan betetzen ari diren lanpostuenekin berdintzeko behar diren kopuruak kobratzeko eskubidea izanen dute, baina ez gradua, antzinatasuna eta famili laguntza kobratzekoa, azken horiek inolako aldaketarik gabe iraunen baitute, hori guztia aipatutako apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuarekin bat.

Aurreko atalean aipatutako lansariekin berdintzeko ordainduko den kopuruaren bidez, langileei aldi batez emandako eginkizunak ordaintzen zaizkie eta, beraz, eginkizun horiek bukatzen direnean, zuzenean utziko diote kopuru hori kobratzeari; gainera, kopuru hori ez da hartutako eskubidetzat joko eta ez du eskubide pasiborik sortuko.

Jatorrizko lanpostuarena ez bezalako kategoriako eginkizunetan aritzeak ez du horietan behin betikoz aritzeko eskubiderik ematen, lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketen legezko prozeduren bitartez ez bada.

3. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikiriko irakasleak.

b) Lizentziadun, ingeniari edo goi mailako arkitekto titulua izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Baldintza horiek deiak egiten direnean ere bete beharko dira.

4. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek I. eranskineko ereduaren arabera egindako eskaera aurkeztu behar dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2. zenbakian.

5. Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak jendaurrean paratuko du onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean. Horrekin batera, hautapen probak egiteko eguna eta lekua jakinaraziko dira; probak 2002ko ekainaren bigarren hamabostaldian eginen dira, ahal dela.

7. Hautapen prozesua eginen duen epaimahaia honela osatuko da:

Mahaiburua: Alberto Otamendi Saldise jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María del Carmen Ursúa Sesma andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko Ingurumenaren Eragina Aztertzeko Ataleko burua.

Mahaikidea: Pedro Zuazo Onagoitia jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko Industri Ingurumenaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Jesús Inocencio Oiza Sagardoy jauna, industri ingeniaria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko Industri Ingurumenaren Atalari atxikia.

Mahaikidea: Javier Vera Janín jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko Hondakinen Kudeaketarako Ataleko burua.

Ordezkoa: José Miguel Eseverri Anguiano jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko Industri Ingurumenaren Ataleko Ekoizpen Garbirako eta Hondakinak Gutxitzeko Bulegoko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, esparru orokorreko batzorde paritarioetako sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, esparru orokorreko batzorde paritarioetako sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Félix Armendariz Martínez jauna, Administrazio Publikoko teknikaria (Adar Juridikoa), Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: María José Alvarez Los Arcos andrea, Administrazio Publikoko teknikaria (Adar Juridikoa), Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko burua.

8. Ezagupenei buruzko proba bakar bat eginez burutuko da hautaketa: 20 galderari beharko zaie erantzun deialdi honen II. eranskineko gaien inguruan.

Epaimahaiak erabakiko du probak zenbat iraunen duen, haren hasieran.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala ekarri beharko dute probara.

9. Hautapen proba 0 eta 100 puntu bitarte kalifikatuko da, eta gehieneko puntuazioaren erdia (50 puntu) eskuratzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

10. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren araberakoa, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jarriko da.

11. Hautatutako izangaiak deitzen ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sortzen diren premien arabera.

Deia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1997ko ekainaren 2an eman eta 1997ko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (72. zk.) argitaratutako Ebazpenaren 5 eta 6. ataletan ezarritakoari jarraikiz eginen da; aipatu Ebazpena apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua garatu eta exekutatzeko eman zen.

12. Deialdi honetan ezarritako arauak aplikatu edo interpretatzerakoan sor daitezkeen zalantza edo gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu.

13. Deialdi honen kontra, beronen oinarrien eta egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren) 114 eta 115. artikuluei jarraikiz. Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko epaitegiei zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8 eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

B, C, D eta E maila edo taldeetako langile finkoentzako hautapen proba murriztuen bidez, Ingurumeneko goi mailako teknikarien zerrenda bat osatzeko deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdiak langile horien lanbide prestakuntza eta hobekuntza sustatzea du xede, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren menpeko erakunde autonomoetan sortzen diren premien arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik).

1.-Datu pertsonalak:

-Deiturak eta izena

-Jaioteguna eta jaioterria

-N.A.N.

-Helbidea

-Etxeko telefonoa

-Laneko telefonoa

2.-Datu administratiboak:

a) Administrazio araubidea

f Funtzionarioa

f Estatutupekoa

f Lan kontratudun finkoa

(X bat jarri dagokion laukian)

b) Zein Administrazio Publikori dagoen atxikirik:

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua

f Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua

f Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (I.N.A.P.)

f Nafarroako Lan Osasunaren Institutua

f Nafarroako Emakumearen Institutua

f Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroa (E.V.E.N.A.)

f Nafarroako Enplegu Zerbitzua

f Nafarroako Zerga Ogasuna

(X bat jarri dagokion laukian)

c) Gaur eguneko destinoa:

-Zein Departamentutakoa den (edo zeini dagoen atxikia, erakunde autonomoa baldin bada) ................

-Zerbitzua

-Atala

-Bulegoa

-Unitatea, zentroa edo egoitza (hala behar denean)

d) Zein maila edo taldetakoa den ..........

e) Gaur egun zein lanpostutan aritzen den

3.-Eskaera formala:

a) Ondoko titulazio akademikoa duela:

Dagokion titulua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria aurkezten da.

b) Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Horiek horrela:

ESKATZEN DU:

Eskaera hau onartzea eta, horrenbestez, aipatutako deialdian onartua izatea; deialdia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatzeko apirilaren 14an eman zen 96/1997 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 6. atalean xedatutakoari jarraikiz egin da, artikulu horretan ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bideak.

.......(e)n, 2002ko .......aren ...(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Deialdiko gai zerrenda

1. gaia: jarduera sailkatuen proiektu teknikoa. Edukia.

2. gaia: ekoizpen prozesuetako kutsadura iturriak.

3. gaia: eguratsera igorri emisioak garbitzeko neurri zuzetzaileak.

4. gaia: hondakin ura arazteko neurri zuzentzaileak.

5. gaia: zarata kontrolatzeko neurri zuzentzaileak.

6. gaia: hondakin motak eta haien kudeaketa.

7. gaia: emisio eta gai kutsagarriak kontrolatzeko sistemak.

8. gaia: abeltzaintzako ustiategi motak. Ingurumeneko arazoak.

9. gaia: abeltzaintzako hondakinen kudeaketa.

10. gaia: abeltzaintzako hondakinen aprobetxamendua nekazaritzan.

Bibliografia

Ingeniería de Aguas Residuales. Metcalf & Eddy. Hill tratamendua; 3. argitalpena, 1995.

Técnicas de Defensa del Medio Ambiente. Federico de Lor/Iván Miro. Labor 1978.

Manual Técnico del Agua. Degremont. 4. argitalp., 1979.

El tratamiento de los resíduos agrícolas y ganaderos. K.Grundey. Greu 1982.

Contaminación Atmosférica. Fundamentos físicos y químicos. Seinfeld. 1978.

Iragarkiaren kodea: A0205114