62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

435/2002 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako agiritegi historikoak egokitu, antolatu eta deskribatzeko laguntzak, abenduaren 27ko 626/1999 Foru Dekretuan aipatzen direnak, 2002. urteko deialdirako eskatzeko epea adierazten duena.

Abenduaren 27ko 626/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako agiritegi historikoak egokitu, antolatu eta deskribatzeko laguntzak arautu dira berriro.

Foru Dekretu horretan xedaturikoa betetzeko asmoz, bidezko da 2002. urteko laguntzen eskabideak aurkeztu, baloratu eta ebazteko epeak zehaztea.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, irailaren 30eko 340/1999 Foru Aginduaren arabera, eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adieraztea Nafarroako agiritegi historikoak egokitu, antolatu eta deskribatzeko laguntzak, abenduaren 27ko 626/1999 Foru Dekretuan aipatzen direnak, 2002. urteko deialdirako eskatzeko epea hilabetekoa izanen dela, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

2. Laguntzen eskabideak, aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epean, baloratu eta ebatzi eginen dira, Foru Dekretu hartan aipatzen diren kasuetan izan ezik, horietan aurkezturiko agiriak osatzea eskatzea egokitzat jotzen baita, Balorazio Batzordeak hala baderitzo.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0204764