62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E L K I

Auzolanaren eta ur kontagailuen gaineko ordenantzak behin betikoz onetsirik

Zubielkiko Kontzejuko batzarreak Auzolanaren eta ur kontagailuen gaineko ordenantza onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko urtarrilaren 19an egin bilkuran. Espedientea 30 egunean jendaurrean egonik, inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi zuen.

Zubielkin, bi mila eta biko apirilaren zazpian. Alkatea, Alfredo Chandía.

AUZOLANAREN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da auzolana edo lan pertsonala, eta bidelana arautzea, biak ere Kontzejuaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuak izaki.

2. art. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 53, 54 eta 55. artikuluetan xedatutakoaren babesean.

3. art. Egitera behartuak

Auzolana eta bidelana familiek egin behar dute, betiere hemezortzi urtetik berrogeita hamabost urte bitarteko kiderik badute.

Auzolana egiteko familiatzat hartuko da kide bakarreko nahiz gehiagoko familia, baldin eta Bizilagunen Udal Erroldan famili unitatea osatzen badute, eta etxe batean bizi badira, betiere Zubielkiko Udal Erroldan erroldatuta egonik.

4. art. Salbuespenak.

Lan pertsonala edo auzolana egitetik salbuetsita egonen dira:

a) Hemezortzi urtetik beherakoak eta berrogeita hamabortzetik gorakoak.

b) Ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak.

c) Espetxeetan preso daudenak.

Bizilagunen batek baja hartzen badu Udal Erroldan auzolana ez egiteko, eta baldin eta frogatzen bada herri honetan bizi dela, auzolanetan sartuko da. Zubielkin etxebizitza izan arren bertan jarraian bizi ez direnak ere auzolana egitera behartuta egonen dira.

5. art. Zubielkiko Kontzejuak babestuko ditu auzolanean ari diren biztanleak, gertatzen ahal zaizkien istripuen arriskutik.

6. art. Auzolana ez da urtean sei egun natural baino gehiagokoa izanen, ez eta hiru egun jarraian baino gehiagoan eginen ere. Herritar bat traktorearekin azaltzen bada auzolanera, bi egun egin balitu bezala kontatuko zaio. Interesatuaren ordez bertze pertsona batek egiten ahal du auzolana, horretarako egokia izan eta bere borondatez egiten baldin badu. Orobat, auzolanaren librantza egin daiteke dirua ordainduz, alegia, 36 euro joaten ez den egun bakoitzeko. Kopuru hori urteroko KPIarekin eguneratu ahalko da.

7. art. Auzolana egiteko abisua bi egun lehenago jakinaraziko zaie herriko bizilagunei, oholean iragarkia paratuz. Bizilagunen batek ezin badu, lan edo eritasun kontuak direla eta, Alkatetzari jakinarazi beharko dio, behar bertzeko astiarekin eta eguna aldatu ahalko dio.

URAREN ORDENANTZA

Ur kontagailuak kobratzeko ordenantza

Ordenantza honen xedea da Jurramendiko Mankomunitateak Zubielkiko Kontzejuari Mankomunitatean sartzeagatik kobratzen dizkion zenbatekoak berreskuratzea, sartu zenetik, urtero 6 euro ordaintzen baititu biztanleko. Hortaz, zenbateko horiek berreskuratzeko, erabaki da urtean 12 euroko tasa kobratzea, familiak edo pertsonak bizi diren etxebizitzei soilik.

Ordenantza hauek atzeraeragintasunez hartuko dute indarra, 2002ko urtarrilaren 1etik hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta gainerako xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak izanen ditu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzen denean.

Iragarkiaren kodea: A0204052