62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Ordenantza fiskala hasiera batez onetsita

Oltza Zendeako Udalak, 2002ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jarraian ematen den ordenantza. Haren testu osoa iragarki honen eranskinean dago.

Oltza Zendeako Udalak antolatzen dituen kirol eta kultur arloko programa eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, herritarrek eta interesatuek espedienteak aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira.

Oltzan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, Miriam Berástegui.

E R A N S K I N A

Oltza Zendeako Udalak antolatzen dituen kirol eta kultur arloko programa eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko IV. kapituluaren 7. ataleko 1. azpiatalari eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeari jarraituz, eta lege bereko 100. artikuluan jasotzen den baimenaren babesean.

2. art. Tasak galdatuko dira Udalak urtean zehar antolatzen dituen kirol nahiz kultur arloko programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo beste edozein antzeko kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantzetan sartuta ez daudenean.

3. art. Tasa ordaindu beharko da sarrera hartu, edo izen-ematea edo matrikula egitean.

4. art. Tasa ordainduko da ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

5. art. Tasa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio. Kultur edo kirol arloko jarduera, ikastaro edo programa bat hasi edo mantentzeko gutxieneko jende kopurua 8 lagunekoa izanen da.

6. art. Udalak antolatutako hiru hilabetetik gorako kultur edo kirol arloko jarduera, ikastaro edo programetan baja hartzeko, ordaintzera behartua dagoena Udaleko bulegoetara joan beharko da baja egitera, ikastaro, programa edo jarduera hori hasi eta lehenengo hilabete naturalean.

Baja egin ondotik, ikastaroari dagokion zenbatekoaren ehuneko 80 itzuliko zaio.

Jarduera hasi eta lehenengo hilabetean gertatzen diren bajak direla-eta gelditzen den jende kopurua gutxieneko zenbatekotik beherakoa bada, ikastaroa bertan behera utziko da eta gelditutako taldeari jarduera horri dagokion zenbatekoaren ehuneko ehuna itzuliko zaio.

7. art. Ikastaroa, programa edo jarduera hasi eta hilabeteko epea iragan ondotik, baja onartuko da eta dagokion zenbatekoaren zatia itzuliko zaio, hilabete naturaletan hainbanatuz, baldin eta baja hori medikuarena edo helbide aldaketaren ondorioz sortutakoa bada. Ordaintzera behartua dagoenak baja hori agiri bidez frogatu beharko du.

8. art. Hiru hilabetetik beherako ikastaro, jarduera edo programa puntualetan baja hartzeak ez du zenbatekoa itzultzeko eskubiderik sortuko.

9. art. Denboraldiko edo hiru hilabetetik gorako jarduera, ikastaro edo programetan aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira; aldiz, hiru hilabetetik beherako jarduera, ikastaro eta programa puntualetan aplikatzekoak diren tarifak kasuan kasuan zehaztuko dira, jarduera, ikastaro edo programa bakoitzaren ezaugarri bereziei erreparatuz.

I. ERANSKINA

Jarduera arruntak

(Urritik maiatzera bitarte, urtero antolatzen den programan sartutakoak dira).

Haurrendako kirol eskolak.

Erroldatuak: 6.000 pezeta, 36,06 euro.

Erroldatu gabeak: 12.000 pezeta, 72,12 euro.

Helduendako kirol eskolak (astean 3 orduko jarduerak):

Erroldatuak: 7.500 pezeta, 45,08 euro.

Erroldatu gabeak: 15.000 pezeta, 90,15 euro.

Helduendako kirol eskolak (astean 2 orduko jarduerak):

Erroldatuak: 6.000 pezeta, 36,06 euro.

Erroldatu gabeak: 12.000 pezeta, 72,12 euro.

Zaharberritze ikastaroa:

Erroldatuak: 8.000 pezeta, 48,08 euro.

Erroldatu gabeak: 16.000 pezeta, 96,16 euro.

Eskulanen ikastaroa:

Erroldatuak: 7.000 pezeta, 42,07 euro.

Erroldatu gabeak: 14.000 pezeta, 84,14 euro.

Dantza latinoen ikastaroa:

Erroldatuak: 6.000 pezeta, 36,06 euro.

Erroldatu gabeak: 12.000 pezeta, 72,12 euro.

Zeramika ikastaroa:

Erroldatuak: 7.500 pezeta, 45,08 euro.

Erroldatu gabeak: 15.000 pezeta, 90,15 euro.

Joko dramatikoko ikastaroa:

Erroldatuak: 4.000 pezeta, 24,04 euro.

Erroldatu gabeak: 8.000 pezeta, 48,08 euro.

Jarduera bereziak

(Programatik kanpo antolatutako jarduerak dira).

Erroldatuen kuota: jardueraren kostu errealaren ehuneko 50.

Erroldatu gabeen kuota: jardueraren kostu errealaren ehuneko 100.

Kuotaren zenbatekoa kalkulatuko da antolatutako ikastaroaren kostu erreala partehartzaileen kopuruarekin zatituz. Ez da bajarik onartuko, edozein delarik ere arrazoia.

Jarduera puntualak

Oltza Zendeako Udalak antolatzen dituen hiru hilabetetik beherako jarduerak dira (ihauteri-udaberrian, udan eta gabonetan) eta horien tasak zehaztuko dira jardueraren ezaugarri teknikoei erreparatuz. Erroldatu gabekoen tasa erroldatutakoen bikoitza izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ordezko aplikazioa izanen dute Ordenantza Fiskal Orokorrak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak.

Bigarrena.-Ordenantza honek 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra eta erabateko eragin juridikoa izanen du.

Iragarkiaren kodea: A0203801