62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Ordenantza batzuen behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2002ko martxoaren 21eko osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki hauek hartu zituen:

1. Behin betikoz onestea Ledeako Udaleko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa eta Ledeako udalerrian zakurrak edukitzeko ordenantza.

2. Onetsi aldaketaren testu osoa eta ordenantza berriarena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ledean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

LEDEAKO UDALEKO HERRILURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

58. artikulua, in fine:

Gainerako arau-hausteak, egindako kaltea halako bost aldiz gehiago ordainduta, gutxienez; eta hamar aldiz gehiago, gehienez. Balioa zehaztu ezina bada, 300, 51 euroko zehapena ezarriko da, gehienez ere.

E R A N S K I N A

Kanon hauek ezarri dira erregu bakoitzeko, urtean, herrilurretan laborantza egiteagatik:

a) Lehorreko zereala: 7,21 euro erreguko.

b) Baratze familiarra: 8,26 euro erreguko.

c) Mahastia.

Lehen kategoriakoa: 6,46 euro erreguko.

Bigarren kategoriakoa: 5,86 euro erreguko.

Hirugarren kategoriakoa: 4,96 euro erreguko.

LEDEAKO UDALERRIAN ZAKURRAK EDUKITZEKO ORDENANTZA

1.-Zakur jabeak behartuta daude ordenantza honetan ezarritakoa betetzera, baita animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legean ezarritakoa ere.

2.-Zakur guztiek uhalez loturik (luzatzen ahal den uhala) ibili beharko dute herrigunean.

3.-Zakurra arriskutsuak izan daitezkeenen katalogoan badago, muturrekoa eraman beharko du, uhala metro bat luze izanen da gehienez (ez da luzatuko) eta ez du adingabe batek eramanen. Horrelako animaliekin, eremu publiko guztietan bete beharko dira neurri horiek, bai herrigunean bai kanpoan.

4.-Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak hauek dira:

a) Arraza hauetako zakurrak: american stafforshire terrier, pitbull terrier, stafforshire bull terrier, Marllorcako ausiki-zakurra, Kanarietako ausiki-zakurra, fila brasildarra, artzanor napoliarra, dogo argentinarra, rottweiler, bullmastiff, dober man eta tosa japoniarra, eta, oro har, arraza horien ondorengo animalia guztiak, haien ezaugarri etnikoak badituzte.

b) Erasorako eta defentsarako berariaz trebatu eta prestatu diren zakur guztiak.

c) Pertsonei eraso dietenak, nahiz eta behin bakarrik izan, edo herritarrek salaketa edo kexa behin eta berriz jarritakoak.

5.-Udalak egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu herritarrek edozein salaketa jarritakoan, aurreko artikuluan aipatu animaliek eremu publikoan beldurra, estresa, jazarpena eta abar eraginez gero.

6.-Zakur guztiek txertaturik egon behar dute eta txip bidez identifikatuta.

7.-Zakurra daramana edo, bestela, jabea arduratuko da animaliaren kaka garbitzeaz eremu publikoan, plazetan edo espaloian.

8.-Guztiz debekatua dago zakurrak ikastetxeetara, parke publikoetara eta eraikin publikoetara sartzea.

9.-Nafarroako Gobernuko zerbitzuek bilduko dituzte lotu gabe eta inor gabe dabiltzan zakurrak, Udalak abisu emanik.

10.-Hirugarrenei egiten ahal zaizkien kalteak estaltzeko asegurua kontratatzeko gomendioa egiten zaie zakurren jabeei.

11.-Udalak ez ditu inola ere bere gain hartuko animaliek egiten ahal dituzten kalteak.

12.-Zehapenak.

a) 60,10 euroko isuna ezarriko da 3, 6, 7 eta 8. puntuak betetzen ez badira.

b) 9. puntuari zehapen ekonomikoa dagokio; zenbat arau hausten diren, haien araberakoa.

c) Orobat, zehatuta dago zakurrak abandonatzea eta tratu txarra ematea, osasun zerbitzu ofizialei deklaratu beharreko eritasunen berri ez ematea eta animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legean jasotako gainerako puntuak ez betet zea, bertan bilduta baitaude zenbatekoak.

Iragarkiaren kodea: A0203515