62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R O T Z

Jarduera sailkatua

16/1989 Foru Legean eta 32/90 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen bere Erregelamenduan xedaturikoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik, ondotik zehazten den espedientea, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Eskatzailea: Telefónica Móviles, S.A. Jarduera: telefonia mugikorreko gunea. Tokia: La Argonga-Depositua.

Argitaratu egiten da, orok jakin dezan.

Urrotzen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Juana María Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: A0204894