62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María José Espelosín Etxeberria andreak jarritako 30/2002 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegira igortzen duena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegiak 30/2002 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko eskatu du. Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa María José Espelosín Etxeberria andreak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2001eko urriaren 15ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin ziren Lourdes Abaurrea Turrillas andreak eta eranskinean azaltzen diren beste 73 pertsonak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak. Horiek denak Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari izateko 200 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian onartutako izangaiak dira.

Espediente hori bista egiteko finkatu eguna, hots, 2002ko maiatzaren 22a, baino hamabost egun lehenago igorri beharko da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegiak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María José Espelosín Etxeberria andreak jarritako 30/2002 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko ekainaren 27ko Ebazpenaren bidez izendatu eta, hala izanez gero, kontratatu diren 200 administrariei, Ebazpen honen eranskinean aipatzen direnei, dei egitea, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, interesatuak diren aldetik, 32/2002 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoko autoetan agertu ahal izateko, Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea María José Espelosín Etxeberria andreari, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0204925