62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Ribotas Udal Kirolguneko muskulazio eta bihotz-hodietako aretoa hornitzeko materiala eta Udalaren Kirol Medikuntzako Zerbitzurako tapiz mugikorra erostea eta ondoren aparatuen mantenimendua eramateko laguntza kontratuak

Tuterako Udalaren Gobernu Batzordeak, 2002ko apirilaren 19an egindako bilkuran, kontratazio espedientea onetsi zuen, tramitazio arruntean, prozedura irekian eta lehiaketa bidezko adjudikazioarekin, Ribotas Udal Kirolguneko muskulazio eta bihotz-hodietako aretoa hornitzeko materiala eta Udalaren Kirol Medikuntzako Zerbitzurako tapiz mugikorra erosteko eta ondoren aparatuen mantenimendua eramateko laguntza kontratuak egiteko.

Lizitazioaren gehieneko prezioak: Kirol Medikuntzako Zerbitzuko tapiz mugikorra (1. lotea), 12.650 euro; eta Ribotas Udal Kirolguneko muskulazio eta bihotz-hodietako aretoko aparatuak (2. lotea), 84.390 euro.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko 253 euroko fiantza paratu behar da 1. lotearen kasuan, 1.687 eurokoa 2. lotearen kasuan eta bietara aurkeztuz gero, 1.940 eurokoa.

Eskaintzak Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuek eskuragai izanen dituzte Hiritarren Sustapen Alorreko Kirolak Kudeatzeko Zentroan (Castel Ruiz kultur etxea, Mercadal plaza, 7, Tutera) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Herriko Etxeko behea, Plaza Zaharra, 1, Tutera).

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Kirol zinegotzi delegatua, Angel Jarauta Recasens.

Iragarkiaren kodea: a0205164