62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Hornidurarako lehiaketa

a) Xedea: hiri hondakinen zatiki organikoaren bilketa sailkaturako biltontziak eskuratzea.

b) Kontratuaren aurrekontua: 42.070 euro (berrogeita bi mila eta hiruretan hogeita hamar euro), BEZa barne.

c) Adjudikatzeko prozedura irekia eta lehiaketa bidez izanen da.

d) Behin-behineko fidantza: ez da behar.

e) Eskaintzak aurkezteko epea hogeita zazpigarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko ordu batean.

f) Baldintza teknikoen eta agindu ekonomiko- administratiboen pleguak interesatuen eskura egonen dira, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso azkarra, 6, Lizarra, tel.: 948-552850).

g) Eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira eta adjudikazio proposamena eginen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo seigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean, Jurramendiko Mankomunitatearen egoitza sozialean.

h) Emateko epea: kontratua sinatu eta hurrengo bi hilabeteak.

i) Prentsako iragarkien gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

j) Proposamenen eredua agindu administratiboen pleguaren bukaeran agertzen da.

Lizarran, bi mila eta biko maiatzaren seian. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: a0205162