62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

Tokiko sareen V. faseko obren esleipena: hornidura, saneamendua eta zoladura, Huertos kalean

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/98 Foru Legearen 70. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, aditzera ematen da Huertos kalea birmoldatzeko obrak (hornidura, saneamendua eta zoladura) kontratatu nahi direla. Prozedura irekia erabiliko da, lehiaketa bidezkoa eta presako izapidaketa eginez. Hona hemen ezaugarriak:

-Kontratuaren xedea: Huertos kaleko hornidura, saneamendu eta zoladura sareak.

-Obrak egiteko epea: bi hilabete.

-Hasierako prezioa: 52.171,46 euro (BEZa eta industri mozkina barne).

-Pleguak eta proiektua ikusgai: pleguak proiektuarekin batera udal idazkaritzan egonen dira ikusgai, 11:30etik 13:30era bitarte egun baliodunetan. Halaber Iruñeko Rubio paperdendan ere egonen dira (Bergamín, 10).

-Behin-behineko bermea: 1.043,43 euro, hots, hasierako prezioaren ehuneko 2.

-Behin betiko bermea: esleipenaren aurrekontuaren ehuneko 4.

-Proposamenen aurkezpena: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaletan.

-Proposamenak non eta noiz irekiko:

Agirien kalifikazioa: mahaia osoko bilkuren aretoan bilduko da proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, goizeko hamarretan, eta agiri administratiboak kalifikatuko ditu.

Agiri teknikoak: zuzendu beharreko akatsik ez bada agiriak kalifikatzen diren egun berean aztertuko dira, baita puntuazioa emanen ere. Enpresek zuzendu beharreko akatsak baldin badaude Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/98 Legearen 85.1 artikuluko epea bukatutakoan bilduko da.

Proposamen ekonomikoa: agiri teknikoen akta prestatu eta bi egun baliodun iragandakoan irekiko dira, jendaurrean.

-Proposamenen eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri da.

Berbintzanan, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: a0205160