62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BARAÑAINGO "LUIS MORONDO" UDALAREN MUSIKA IKASTETXEA

Deialdia, "Luis Morondo" Udalaren Musika Ikastetxerako oboe irakasle lanpostu bat, tronpeta irakasle lanpostu bat eta gitarra elektriko eta baxu elektrikoko irakasle lanpostu bat kontratazio mugagabean eta lanaldi partzialean betetzeko

Lehen oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea "Luis Morondo" Udalaren Musika Ikastetxerako oboe irakasle lanpostu bat, tronpeta irakasle lanpostu bat eta gitarra elektriko eta baxu elektrikoko irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da.

1.2. Deialdi hau "Luis Morondo" Udalaren Musika Ikastetxearen Patronatuak egin du, eta horrekin egin beharko da kontratazioa.

1.3. Lanpostua lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi partzialean beteko da, datorren ikasturteko matrikulazioa dela eta, lanaldi osoa bete ahal izanen duten espezialitateetan izan ezik. Sei hilabeteko probaldia egonen da eta hartan patronatuburuak kontratua bertan behera utzi edo desegin ahalko du emaitzak ez badira Musika Ikastetxearen gogokoak. Urteko ordainsari gordina izanen da Musika Ikastetxe honetan indarra duen hitzarmenak ezarritako huraxe.

Bigarren oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko betebehar hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea, edota Europako Batasuneko kide diren estatuetakoa.

b) Musika Kontserbatorioek emandako irakasle titulua izan edo hura eskuratzeko moduan egotea edo, eskola eman ahal izateko, doktore, ingeniari edo lizentziatu edo titulazio baliokidea izan edo hura eskuratzeko moduan egotea. Maiatzaren 28ko 1104/1982 Errege Dekretuan (ekainaren 14ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") adierazitako edozein titulu duten izangaiek izanen dute parte hartzerik. Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitaterako ez da titulaziorik eskatzen.

c) Atzerriko titulazioa duten izangaiak oposizioan onartuko dira, baina lanpostua lortuz gero, kontratatzeko, titulazio horren homologazioa aurkeztu beharko dute 2.1.b) atalaren arabera. Bestelakoan, puntuazio handieneko hurrengo izangaia kontratatuko da.

d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ezta baztertua ere edozein Administrazio Publikoren zerbitzutik.

Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aurreko baldintzak frogatu beharko ditu deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean beharko dira bete eta haien jabe izan izendapena egin arte, bigarren oinarriko 2.1.c)koa izan ezik, atal horretan adierazitakoa bete beharko baita.

Hirugarren oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean beharko dira aurkeztu deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunerako eskatzen zaizkien baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Dokumentazio hau erantsiko diote:

a) Jatorrizko frogagiria edo fotokopia konpultsatua, deialdi honen bigarren oinarriko b) atalean eskatutako titulazioaren jabe dela erakusten duena, adierazitako salbuespenetan izan ezik.

b) Izangaiek oposizioan jotzeko hautatu dituzten obrak (fotokopiak).

c) Baremorako alegatzen diren merezimendu guztien dokumentazioa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatuak.

Laugarren oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, patronatuburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izan daitezkeen erreklamazioetarako 10 eguneko epea iraganik eta haiek ebatzita direla, patronatuburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Ebazpen berean zehaztuko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

Bosgarren oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Francisco Cobos Gea.

-Ordezkoa: María Dolores Razquin.

-Mahaikidea: Miguel Esparza Gabari.

-Ordezkoa: Alfredo Arias Elizari.

-Mahaikidea: Patricio Goialde Palacios.

-Ordezkoa: Arthur Bernstein.

-Mahaikidea: Juan María Ruiz Alberca.

-Ordezkoa: Francisco Javier Lecumberri Muñoz.

-Mahaikidea: Alfonso Masach Urestilla.

-Ordezkoa: Javier Los Arcos Llorente.

-Idazkaria: Ana María Montoya Legaria.

-Ordezkoa: Isabel Valencia Bergera.

Epaimahaiburuak jende aditua ekartzen ahalko du, hizpidea bai baina botorik ez dutela.

Epaimahaia eratu beharko da hautapen probak egin baino lehen.

5.2. Epaimahaiak ez du eratzerik eta aritzerik izanen, kideen erdia baino gehiago ez badaude.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta zabalpen kontu guztiak.

5.4. Idazkariak hizpidea izanen du, baina ez botorik.

5.5. Mahaiburuak kalitatezko botoa izanen du eta bozketan berdinketa gertatzekotan beharrezkoa bada erabiltzen ahalko du.

Seigarren oinarria.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia aurrena, oposizioaldia ondoren.

Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko dira oposizioko probak.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu, I. eta II. eranskinetan datozen baremoei jarraituz.

Oposizio-lehiaketan parte hartu nahian inskripzioa aurkezten dutenean alegatu eta frogatuko dituzte izangaiek agiri bidez merezimendu guztiak.

Epaimahaiak ez du inoiz merezimendurik onartuko ez bada alegatu edo agiri bidez frogatu.

6.1.2. Oposizioaldia.

Izangaiek orden alfabetikoari jarraikiz eginen dituzte probak.

a) Kontzertu programa bat interpretatzea. Izangaiak aurkezten den espezialitate bakoitzerako idatzitako obrak aukeratuko ditu, espezialitate horren ezaugarri akustiko eta estilistikoak ahalik eta argien erakusteko.

Gutxienez, 30 minutu iraunen du probak eta aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira, baita espezialitatearen aukera musikalak adierazten dituen barietate estilistikoa ere. Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitatean, lehenbizi baxurako aukeratutako obrak interpretatuko dira, eta probak, gutxienez, 20 minutu iraunen du. Ondoren, aipatu proba gainditzen dutenek, hots, gutxienez 7,5 puntu lortzen dituztenek, gitarra elektrikoko obrak interpretatuko dituzte, gutxienez, 20 minutuz.

Izangaiaren interpretazioari beste musikari batzuek edo, hori ezean, grabazio musikalek laguntzen ahalko diote, hala behar izatekotan.

Ariketa amaiturik, epaimahaiak argitara emanen du iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda eta hurrengo ariketaren data eta lekua jakinaraziko ditu. Ariketa honetan puntuazioaren erdia, 15 puntu, erdiesten ez dutenek ezingo dute oposizioaldian jarraitu. Adierazi bezala, gitarra elektriko eta baxu elektrikoko puntuazioak beregainak eta baztertzaileak dira; beraz, lehenbizi baxu elektrikoko proba gainditzeko 7,5 puntu lortu beharko dira, eta, halaber, oposizioaldian jarraitu ahal izateko gitarra elektrikoko proban 7,5 puntu erdietsi beharko dira.

b) Epaimahaiak proposatuko duen zifratu modernoko melodia baten gainean lehenbiziko begiratuan inprobisatzea.

Izangaiak ariketa prestatzeko 15 minutu izanen ditu. Ariketa honetan puntuazio erdia, 7,5 puntu, alegia, erdiesten ez dutenak oposizioalditik kanpo geldituko dira. Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitatean gitarra elektrikoarekin eginen da inprobisazioa.

Laguntza harmonikoa epaimahaiak eskuratuko dio izangaiari.

c) Izangaiak maila bateko haur talde bati, eta talderik ezean haur bati, eskola emanen dio, ordu erdian gehienez ere. Ohiko alderdiak ez ezik, inprobisatzea ere landuko da.

Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitatean eskola gitarra elektrikoarekin emanen da.

Gero, eta ordubetean gehienez ere, izangaiak epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzunen ditu, bai eskola eman bitartean agertu diren alderdi pedagogiko-musikalen gainean, bai eta epaimahaiak apropos juzgatzen dituenen gainean ere eta III. eranskinaren gaiei dagozkienak ere bai.

Ariketa amaiturik, epaimahaiak iragarki oholean izangaien puntuazioaren zerrenda argitara emanen du. Ariketa honetan puntuazioaren erdia, 20 puntu, erdiesten ez dutenek ezingo dute oposizioaldian jarraitu.

d) Epaimahaiak 0tik 85 puntura bitarte kalifikatuko du oposizioaldia, puntuak honela banaturik:

-a) ariketa: 0tik 30era. Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitatean, baxu elektrikoko proba 0tik 15era eta gitarra elektrikoko proba 0tik 15era puntuatuko dira.

-b) ariketa: 0tik 15era.

-c) ariketa: 0tik 40ra.

e) Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko parte hartzen duten mahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, baina muturreko kalifikazioak, hots, altuena eta baxuena, baliogabetuko dira.

6.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko atal guztiak baturik puntuazio handiena ateratzen duen izangaia hautatuko da.

Zazpigarren oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak argitara emanen du "Luis Morondo" Udalaren Musika Ikastetxeko iragarki oholean probak gainditu dituztenen zerrenda, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioko ariketetan ateratako puntuazio ordenaren arabera, eta Udalaren Musika Eskolako Patronatuari igorriko dio lehiaketaldian eta oposizioko ariketetan puntuazio altuenak erdietsi dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Oposizioaldia gainditu duten gainerako izangaiak ordezkapenak egiteko deitu ahal izanen dira, lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz.

7.2. Kontratazioaren proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Ikastetxeko Idazkaritzan:

a) Erregistro Zibilak emandako jaiotze-aktaren ziurtagiria edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, ezta Administrazio Publikoen zerbitzutik baztertua ere, adieraziko duena.

c) 2.2.b) atalean adierazitako titulazioa.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuak izan ezik, interesatuak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da gauzatu lan kontratua eta jarduketa guztiek galduko dute balioa, hasierako eskaerako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, puntuazio zerrendako hurrengo izangaiak beteko du lanpostua.

Zortzigarren oinarria.-Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Udalaren patronatuburuak formalizatuko du kontratua.

8.2. Kontratazioa ikasturte hasieran eginen da, ordurako deialdiko fase guztiak amaituta baldin badaude. Hori gertatu ezean, hautapen prozesua amaitutakoan eginen da kontratazioa.

Bederatzigarren oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren aurka, bai eta haren oinarrien eta egintzen aurka ere, honako errekurtso hauek jarri ahalko dira, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari zuendua, Entzutegian dagokion Sailean administrazioarekiko errekurtsoa jarri ahal izateko aurretik bete beharreko baldintza izanik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Barañainen, bi mila eta biko maiatzaren seian. "Luis Morondo" Musika Ikastetxeko Udal Patronatua.

I. ERANSKINA

Oboe eta tronpetako espezialitateetarako

Atalak:

1.-Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

1.1. Irakaskuntza publikoan, sartu nahi den espezialitateko lanpostuetan, ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.

1.2. Aurreko atalean azaltzen diren lanpostuetan, hilabete bakoitzeko, ikasturtea baino txikiago den epe bakoitzeko: 0,125 puntu

1.3. Irakaskuntza publikoan, aurreko ataletan agertzen ez diren lanpostuetan, baina espezialitatearekin zerikusia dutenetan ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu.

1.4. Irakaskuntza pribatuan, 1.1. atalean adierazten diren kidegoei dagozkien espezialitateko eta hezkuntza mailako lanpostuetan, ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Atal honetan gehienez 9 puntu lortzen ahalko dira, eta 1.4 azpiatalean, gehienez, puntu bat. 1.1, 1.2 eta 1.4 azpiataletan ikasturte osotzat joko da, ekainaren 30ean zenbatuta, sei hilabeteko zerbitzua betetzea. 1.2 atalean zehazten diren zerbitzuak ikasturte bakoitzeko ekainaren 30 arte besterik ez dira zenbatuko. Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan batera izan badira, ez dira puntuak batuko.

Ziurtagiriak:

Zentroko idazkariak ziurtatu eta hango zuzendariak ikus-onetsitako agiria. Bertan azalduko dira espezialitatea eta zerbitzuaren benetako iraupena.

2.-Espediente akademikoa.

Atal honetan, ondoren adieraziko den moduan, izangaiak ekarritako espediente akademikotik ateratzen den batez besteko nota soilik baloratuko da; espedientea kidego batean sartzeko eskatzen zaion tituluari dagokiona izanen da.

2.1. 7 puntura bitarte: puntu bat.

2.2. 7tik 9ra bitarte: 1,5 puntu.

2.3. 9tik 10era bitarte: 2 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

-Nahikoa: 5.

-Oso ongi: 7.

-Bikain: 9.

-Ohorezko matrikula: 10.

Literalki "ongi" kalifikatutakoetan 6 joko da notatzat.

Ziurtagiriak:

Izangaiak bere ziurtagiri akademikoa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatua, igorri beharko du eta, bertan, alegatzen duen titulua lortzeko eskatutako irakasgai eta kurtso guztien puntuazioek agertu beharko dute. Ziurtagiri hori igorri ez eta ordainetan tituluaren fotokopia konpultsatua aurkezten bada, izangaiak "nahikoa" batez bestekoa atera zuela hartuko da kontuan.

3.-Beste merezimendu batzuk.

3.1. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutakoa baino maila altuagoko titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

3.2. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutako tituluaren maila bereko, hainbat Musika Fakultate, Eskola edo Kontserbatoriok emandako titulu bakoitzeko: 0,2 puntu

3.3. Kidegoan sartzeko eskatutako eta alegatutako tituluaren maila bereko, Musika Fakultate, Eskola edo Kontserbatorio berak emandako beste atal, arlo edo espezialitateetako titulu bakoitzeko: 0,1 puntu.

3.4. Sartu nahi den espezialitateko Goi Mailako tituluagatik: 2 puntu.

3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4 azpiataletan zehazten dena batuta, gehienez, 3 puntu lortzen ahalko dira.

Ziurtagiriak:

Aurreko ataletan zehazten diren tituluen ziurtagiriak, bai jatorrizkoak bai fotokopia konpultsatuak.

3.5. Hezkuntza administrazioek edo Unibertsitateek emandako gainditutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak. Ikastaroak sartu nahi den espezialitateari lotutakoak edo eskola-antolamendu, hezkuntzari aplikatutako teknologia berri eta hezkuntzaren dinamika, psikopedagogia eta soziologiari lotutakoak izaten ahal dira. Ikastaro bakoitzeko ondoko puntuak banatuko dira:

-30 ordu baino gehiagokoak: 0,1 puntu.

-100 ordu baino gehiagokoak: 0,4 puntu.

-Honetarako, Irakasle Zentroetan egindako eta gaiari lotutako 20 ordu baino gehiagoko ikastaroak batzen ahalko dira.

3.5 azpiatalean gehienez puntu bat erdiesten ahalko da.

Ziurtagiriak:

Ikastaroen ziurtagiriak izanen dira, ordu kopurua zehazki adierazten dutenak. Aipatu ziurtagiriak aurkezten ez badira, atal honetan ez da punturik lortuko.

II. ERANSKINA

Gitarra elektriko eta baxu elektrikoko espezialitaterako

Atalak:

1.-Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

1.1. Irakaskuntza publikoan, sartu nahi den espezialitateko kidegoko lanpostuetan edo horren barruko beste kidego batzuetan edo talde eta maila berekoetan, ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.

1.2. Aurreko atalean azaltzen diren lanpostuetan, hilabete bakoitzeko, ikasturtea baino txikiago den epe bakoitzeko: 0,125 puntu.

1.3. Irakaskuntza publikoan, aurreko ataletan agertzen ez diren lanpostuetan, funtzionario gisa edo lan-kontratu finkoarekin, ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu.

1.4. Irakaskuntza pribatuan, 1.1. azpiatalean adierazten diren kidegoei dagokien espezialitateko eta hezkuntza mailako lanpostuetan, ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Atal honetan gehienez 9 puntu lortzen ahalko dira, eta 1.4 azpiatalean, gehienez, puntu bat. 1.1, 1.2 eta 1.4 azpiataletan ikasturte osotzat joko da, ekainaren 30ean zenbatuta, sei hilabeteko zerbitzua betetzea. 1.2 azpiatalean zehazten diren zerbitzuak ikasturte bakoitzeko ekainaren 30 arte besterik ez dira zenbatuko. Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan batera izan badira ez dira puntuak batuko.

Ziurtagiriak:

Zentroko idazkariak ziurtatu eta hango zuzendariak ikus-onetsitako agiria. Bertan azalduko dira espezialitatea eta zerbitzuaren benetako iraupena.

2.-Espediente akademikoa.

Atal honetan, ondoren adieraziko den moduan, izangaiak ekarritako espediente akademikotik ateratzen den batez besteko nota soilik baloratuko da; espedientea izangaiak aukeratutako espezialitateko bi tituluetako bat izanen da, edo, hori ezean, kontrabaxu titulua baxu elektrikorako eta gitarra titulua gitarra elektrikorako.

2.1. 7 puntura bitarte: puntu bat.

2.2. 7tik 9ra bitarte: 1,5 puntu.

2.3. 9tik 10era bitarte: 2 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

-Nahikoa: 5.

-Oso ongi: 7.

-Bikain: 9.

-Ohorezko matrikula: 10.

Literalki "ongi" kalifikatutakoetan 6 joko da notatzat.

Ziurtagiriak:

Izangaiak bere ziurtagiri akademikoa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatua, igorri beharko du eta, bertan, alegatzen duen titulua lortzeko eskatutako irakasgai eta kurtso guztien puntuazioek agertu beharko dute. Ziurtagiri hori igorri ez eta ordainetan tituluaren fotokopia konpultsatua aurkezten bada, izangaiak "nahikoa" batez bestekoa atera zuela hartuko da kontuan.

3.-Beste merezimendu batzuk.

3.1. Sartu nahi den espezialitatekoa ez den titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

3.2. Gitarra elektrikoko espezialitateko tituluagatik edo, hori ezean, 2.1.b) oinarrian adierazten den bezala, gitarra tituluagatik: 1,5 puntu.

3.3. Baxu elektrikoko espezialitateko tituluagatik edo, hori ezean, 2.1.b) oinarrian adierazten den bezala, kontrabaxuko irakasle tituluagatik: 1,5 puntu.

Azpiatal horietan, gehienez, 3 puntu lortzen ahalko dira.

Ziurtagiriak:

3.1., 3.2. eta 3.3 ataletan zehazten diren tituluen edo meritutzat alegatu diren beste batzuen ziurtagiriak, bai jatorrizkoak bai fotokopia konpultsatuak.

3.4. Hezkuntza administrazioek edo Unibertsitateek emandako gainditutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak. Ikastaroak sartu nahi den espezialitateari lotutakoak edo eskola-antolamendu, hezkuntzari aplikatutako teknologia berri eta hezkuntzaren dinamika, psikopedagogia eta soziologiari lotutakoak izaten ahal dira. Ikastaro bakoitzeko ondoko puntuak banatuko dira:

-30 ordu baino gehiagokoak: 0,1 puntu.

-100 ordu baino gehiagokoak: 0,4 puntu.

-Honetarako, Irakasle Zentroetan egindako eta gaiari lotutako 20 ordu baino gehiagoko ikastaroak batzen ahalko dira.

3.4 azpiatalean, gehienez, puntu bat lortzen ahalko da.

Ziurtagiriak:

Ikastaroen ziurtagiriak izanen dira, ordu kopurua zehazki adierazten dutenak. Aipatu ziurtagiriak aurkezten ez badira, atal honetan ez da punturik lortuko.

III. ERANSKINA

1. gaia.-Musika, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoan (HSAOL): garapen arauak. Musika eta dantzako kontserbatorioen eskolen antolamendua: zuzendaritzako organoen eta organo kolegiatuen funtzioak; ikasketak koordinatzeko organoak.

2. gaia.-Espezialitatea baloratzea musika- irakaskuntza profesionalaren testuinguruan. Hezkuntza sistemaren antolamendu berrian ezarritako helburu orokorrekiko harremana. Beste diziplina batzuekiko harremana, eta ikastetxearen proiektuarekiko duen funtzioaren gaineko irizpideak.

3. gaia.-Haurraren eta nerabearen eboluzio-garapenaren ezaugarriak, eta euren aplikazioa musika irakaskuntzan. Mailaz maila, aukeratutako espezialitatearen irakaskuntzaren printzipio psikopedagogikoak eta didaktikoak.

4. gaia.-Programazioa: printzipio psikopedagogikoak eta didaktikoak; curriculum-proiektuarekiko lotura. Unitate didaktikoen egitura: zehaztapena eta aplikazioak dagokion espezialitatearen oinarrizko mailan eta maila ertainean.

5. gaia.-Ebaluazioa. Ebaluazio irizpideen funtzioa. Ikaslearen ebaluazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarena. Ebaluaziorako prozedurak eta tresnak. Autoebaluazioa. Koebaluazioa. Kalifikazioa. Errekuperazioa.

6. gaia.-Tutoretza kontserbatorioetan eta musika eskoletan. Tutoretzaren funtzioak eta jarduerak. Tutorea eta bere harremana irakasleekin eta ikasleekin. Familiaren egitekoa musika hezkuntzan. Irakasle eta gurasoen laguntza hezkuntza-etapetan.

7. gaia.-Taldekako ikasketa saioa eta bere funtzioa hezkuntza prozesuan. Taldekako ikasketa saioaren didaktika eta metodologia. Unitate didaktikoen egitura.

8. gaia.-Bibliografia espezializatua, aukeratutako espezialitatearen didaktikarekin zerikusia duena. Baliabide didaktikoak: materialak, ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak, eskolaz kanpoko baliabideak. Irizpideak, horiek aukeratu eta gelan erabiltzeko.

Iragarkiaren kodea: a0205070