62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia

Etxarri-Aranazko Udalak, 2002ko otsailaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, onetsi zuen oposizio-lehiaketaren bidez betetzea administrari laguntzaile lanpostu bat, lanaldi partzialekoa (lau ordu) eta funtzionarioen araubidekoa, honako oinarri hauen arabera:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Etxarri-Aranazko Udaleko administrazio orokorrerako administrari laguntzaile euskaldun baten lanpostua, lanaldi partzialean (egunean lau ordu, gehiago ere izan litezkeenak zerbitzurako beharrezkoa bada) eta funtzionario moduan, oposizio-lehiaketaren bidez betetzea.

1.2. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko eta hartan izena emanen, jabetza hartzen duenetik, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legeak ezartzen duen gisara.

1.3. Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean eta Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduan eta Etxarri- Aranazko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoen arabera. Lanpostua hartzen duenaren eginkizunak izanen dira mailari dagozkionak eta berariaz ematen zaizkion gainerakoak.

1.4. Lanaldia lau ordukoa izanen da egunean, zerbitzuaren beharren arabera egokitua, eta organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.5. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin eta erabakitzen badu izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela.

1.6. Izangai izendatuak Etxarri-Aranatzen bizi behar du, eta horretarako udal mugape horretan ezarriko du bizilekua.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, baldintza hauek beharko dira bete:

a) Nazionalitatez espainiarra edo Europar Batasuneko beste edozein estatutakoa, eta adinez nagusia izatea.

b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

c) Bere eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez egotea baztertua inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik.

d) Euskaraz jakitea, egiaztatu beharko dena Hizkuntz Eskola Ofizialen batek emandako Gaitasun Agiri baten bidez edo baliokidea den titulazioa izanik edo izangaiak behar bezalako euskara maila baduela erabakiko duen proba bat gainditurik.

2.2. Aipatu baldintza horiek betetzen dituela egiaztatu beharko du azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak, deialdi honen 9. oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako, eta ez dira galduko hautabide osoan, izendapen eguna arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Etxarri-Aranazko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean.

Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio, eta horiekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Identifikazio agiriaren fotokopia.

b) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak. Ikastaroei dagokienez, berriz, asistentzia edo matrikulazio frogagiriak, haien iraupena agertzen duten agiriekin batean.

c) Izangaiak behar den euskara maila baduela frogatzen duen titulazioaren jatorrizko agiria edo konpultsatutako fotokopia, halakorik izanez gero,

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.

oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin-behineko zerrenda atera ondoko hamar egun balioduneko epearen barrenean eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu. Baztertutako izangairik ez baldin badago, zuzenean onetsiko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

Behin betiko zerrenda ematen duen ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Fernando Flores Lazkoz, Etxarri-Aranazko Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Egoitz Verdugo Markotegi, Etxarri-Aranazko Udaleko lehenbiziko alkateordea.

-Mahaikidea: Etxarri-Aranazko San Donato OHOko eskola publikoko irakaslea.

-Ordezkoa: Etxarri-Aranazko San Donato OHOko eskola publikoko irakaslea.

-Mahaikidea: Etxarri-Aranazko Andramari OHOko ikastolako irakaslea.

-Ordezkoa: Etxarri-Aranazko Andramari OHOko ikastolako irakaslea.

-Mahaikidea: Fausti Razkin Balda, Etxarri-Aranazko Udaleko administraria.

-Ordezkoa: Edurne Lacunza Arretxe, Arbizuko Udaleko administrari laguntzailea.

-Mahaikide eta idazkaria: Jesús Mª Llorens García, Etxarri-Aranazko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: Josu Izcue Ollo, Sakanako Mankomunitateko idazkaria.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia, alkate udalburuak deituta, eta kideen erabateko gehiengoa beharko da, bederen, haren eraketak eta jarduketek balioa izan dezaten.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz haietako batzuetarako. Aholkulari horiek espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horiexetan bakarrik lagunduko diote epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi parte izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisan.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batean iragarriko da oposizio-lehiaketa noiz, non eta zer ordutan hasiko den.

Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako probetarako iragarkiak.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 10 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

A).-Lanbideko esperientzia (5 puntu gehienez ere).

A.1. Administrari-laguntzaile edo administrari-ofizial gisa, Etxarri-Aranazkoak adina bizilagun edo gehiago dituen Udalen batean emandako urte oso bakoitzeko: 1 puntu urteko, gehienez ere 5 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

A.2. Administrari-laguntzaile edo administrari-ofizial gisa, edozein administrazio publikotan emandako urte oso bakoitzeko: 0,75 puntu urteko, gehienez ere 4 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

A.3. Administrari-laguntzaile gisa, edozein enpresa pribatutan emandako urte oso bakoitzeko: 0,50 puntu urteko, gehienez ere 3 puntu (zatikiak proportzioz hainbanatuko dira).

B).-Prestakuntza osagarriagatik (gehienez ere 5 puntu).

B.1. Unibertsitateko goi mailako tituluagatik: 3 puntu.

B.2. Erdi mailako tituluagatik: 2 puntu.

B.3. Lanbide heziketako administrazio arloko 2. mailako tituluagatik: 1 puntu.

B.4. Hobekuntza ikastaroak, lanpostuarekin zerikusia duten arlokoak, hala nola informatika, kontabilitatea, artxiboa eta epaimahaiak aintzat hartuko dituen beste batzuk, jatorrizko tituluaren edo fotokopiaren bidez behar bezala kreditatuak, honela puntuatuko dira:

a) 20 ordu baino gutxiagokoak: 0,10 puntu.

b) 20 ordutik goiti baina 50 baino gutxiagokoak: 0,20 puntu.

c) 50 ordutik goitikoak: 0,25 puntu.

Ikastaro guztien gehieneko puntuazioa 2 puntukoa izanen da.

8. oinarria.-Oposizioaldia

8.1. Euskarako proba: deialdi honetako 2.1.d oinarrian eskatzen den baldintza egiaztatu ez duten izangaientzat bakarrik.

Bi ariketa izanen dira, bat idatzizkoa eta bestea ahozkoa, plantilla organikoan ezarritako hizkuntz eskakizuna betetzen ote den ikusteko.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko teknikariak arduratuko dira proba egiteaz.

8.2. Lehenbiziko proba.

a) Ariketa teorikoa: test moduko galdera laburrak, idatziz erantzun beharrekoak, II. eranskineko gaiei buruz, ordubeteko denboran. Gehienez ere 10 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko eta kanporatua ez izateko gutxienez ere 5 puntu erdietsi behar dira.

b) Ariketa praktikoa: bi agiri edo gehiago prestatu beharko dituzte, toki entitate batean administrari laguntzaile batek prestatu ohi dituenetakoak (ofizioak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, jakinarazpenak, etab.). Ordubeteko denbora emanen da. Gehieneko puntuazioa: 10 puntu; bazterturik geldituko dira 5 puntu gutxienez ateratzen ez dituztenak.

8.3. Bigarren proba.

a) Ortografia: epaimahaiak irakurriko duen testu bat idatzi beharko da. Idazlanak zuzenduko dira ortografiako arauen arabera. Ez da hiztegia erabiltzen utziko (0,25 puntu kenduko dira gaizki erabilitako letra bakoitzagatik, azentuazio eta puntuazioko akats bakoitzagatik). 15 minutuko denbora emanen da. Gehieneko puntuazioa: 15 puntu; bazterturik geldituko dira 7,5 puntu gutxienez ateratzen ez dituztenak.

b) Mekanografia: proba hau egiteko idazmakina ez-elektrikoa erabiliko da, izangaiak berak ekarri beharko duena. Abiadura, akatsik eza eta ariketaren aurkezpena baloratuko dira, aurretik ezarririk dauden irizpide objektiboen arabera; 200 sakaldi minutuko abiadurari dagokion puntuazioa erdiesten ez dutenak bazterturik geldituko dira. 10 minutuko iraupena izanen du. Gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta gutxienez 7,50 atera beharko dira bazterturik ez gelditzeko.

(III. eranskinean zehazten da nola egin behar den ariketa)

8.4. Hirugarren proba.

a) Informatika: alde batetik informatikari buruzko ezagupena neurtuko da ariketa batean eta beste aldetik dokumentuak egin beharko dira ordenagailuz, Udalean erabiltzen diren aplikazioez baliatuz: Office, Access, Word, Excel...

Baloratzeko orduan, kontuan hartuko da baliabide informatikoak nola erabiltzen diren, dokumentuak egiteko azkartasuna eta haien aurkezpenaren egokitasuna. Probak 30 minutu iraunen du, eta Etxarri-Aranazko Udalarekin, programen jarraipen eta mantentze-lanetarako, kontratua sinatua duen informatika etxea arduratuko da egiteko moduaz. Gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta gutxienez 7,50 atera beharko dira bazterturik ez gelditzeko.

8.5. Oposizioaldiko ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udaletxeko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere.

Plika sistema erabiliko da probak egiteko.

8.6. Probetarako deialdi bakarra izanen da, eta hartara Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute izangaiek.

9. oinarria.-Azterketa gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak Udalari emanen dio probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio handienetik txikienerako ordenan antolatua, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batuta, eta harekin batera igorriko du puntuaziorik handiena atera duen izangaia izendatzeko proposamena. Proposamena Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Izendapen proposamena Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu udal bulegoetara:

1. Nortasun agiriaren fotokopia (legez identifikatzeko balio duenarena).

2. Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizkoaren fotokopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

3. Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

4. Osasun ziurtagiria, karguak bere dituen eginkizunak betetzea eragotziko liokeen eritasunik edo akats fisikorik ez duela erakusten duena.

5. Zin egin edo hitz eman Nafarroako Foru Araubidea begiratuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela eta karguari atxikirik dauden eginbeharrak zintzo beteko dituela.

9.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangai izendatuak aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik legokiokeen erantzunbeharra galarazi gabe.

9.4. Aurreko atalean ezarritako kasuan Udalak hutsunea beteko du, gainditu dutenen zerrendan, alegia, 9.1 atalak aipatzen duen horretan, hurrengoa den izangaiarekin. Harekin ere aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

Hautabidea amaituta eta izangaiak 9.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondotik, alkateak Etxarri-Aranazko Udaleko funtzionario izendatuko du, administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko.

10.1. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazi ondotik, lanpostuaz jabetzeko. Epe horretan, eta aski arrazoituriko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Etxarri-Aranazko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, 9.4 oinarriak ezarritakoari jarraikiko zaio.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarri nahiz aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................, adinez nagusia; N.A.N.: ......; jaioteguna: .................; jaioterria: ......... (.........)

bizitokia (herria, kalea, zenbakia, posta kodea): .......... (........), ............ .................

telefonoa: .........

Azaltzen dut:

Eskatzen dudala onartua izatea administrari laguntzaile euskaldun baten lanpostua (lau ordu egunean, astelehenetik ostiralera), funtzionario moduan, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Kargua bete ahal izateko gaixotasunik ez dudala, ezta akats fisiko zein psikikorik ere.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasun bakar batek ere ez nauela hartzen.

Administrazio Publikoaren zerbitzutik diziplina espedientearen bidez ez nautela baztertu, eta ez nagoela eginkizun publikoetarako ezgaiturik.

Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian eskatzen den euskara maila badudala egiaztatzeko titulua (aurkezten dudala/ez dudala aurkezten) eskabidearekin batera.

Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Horrenbestez, eskatzen dut:

Onartua izatea Etxarri-Aranazko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, funtzionario modukoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

(Data eta sinadura)

II. ERANSKINA

Proba teorikorako programa

1. gaia.-Ideia orokorrak Legeari eta Erregelamenduari buruz. Udal ordenantza eta erregelamenduak: motak eta onesteko baldintzak.

2. gaia.-Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Ideia orokorra. Udal antolaketari buruz: beharrezko antolaketa eta osagarria dena. Organo beharrezkoak eta eginkizunak.

3. gaia.-Udalerrien autonomia, ahalmenak eta eskumenak. Honako hauei buruzko ideia orokorra: parte-hartzeko gutxieneko eskumen nahitaezkoak, delegazio bidezko eskumenak eta jarduera osagarriak. Udalerriek beharrezkoak dituzten gutxieneko zerbitzuak.

4 gaia.-6/90 Foru Legea, uztailekoa. Edukia eta egitura. Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitate motak.

5. gaia.-Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak: hasiera, tramitazioa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena: epeak, moduak. Argitalpena. Administrazioaren isiltasuna. Betearaztea. Administrazio prozedura: hasiera, tramitazioa eta ebazpena. Ezaugarriak eta printzipio orokorrak. Txostenak eta txosten-motak.

6. gaia.-Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurkako errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak.

7. gaia.-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen arabera. Haiei buruzko ideia orokorra.

8. gaia.-Agiri administratiboak: ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra. Erabakien igorpena. Jarduera sailkatuen espedienteak, hirigintza lizentziak eta espedienteak, oro har.

9. gaia.-Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, Gobernu Batzordea eta bestelako batzordeak. Bilkuren erregimena. Alkatearen ebazpenak.

III. ERANSKINA

A) Azalpena:

Proba honen helburua da izangaiek lanak mekanografiatzen egiatan lor dezaketen abiadura neurtzea, eta, horretarako, sakaldien guztirako kopuruaren kenkari gisa, kontuan hartuko dira egindako akatsak eta utzitako letrak.

Izangai bakoitzak bere idazmakina erabiliko du. Bakar- bakarrik idazmakina mekanikoak onartzen dira eta ezin izanen dira elektrikoak erabili, pila bidez badabiltza ere.

B) Proba egiteko testua:

Epaimahaiak ematen duen testu bat kopiatu beharko da. Literatur testu bat izanen da eta, zenbakiak izaten ahal baditu ere, haren erredakzioan saihestuko dira buruhauste bereziak (zutabeak, tabulazio anizkoitzak, azpi-indizeak, formulak), era horretan nahi baita bermatu izangai guztiek baldintza berberetan jardutea, zeinahi direlarik ere bakoitzaren idazmakinaren ezaugarri teknikoak, eta lortu ariketen puntuazioa objektiboa izatea. Kopia hori egiteko 10 minutuko denbora izanen da.

Aurretik, gutxienez bost minutu utziko dira aukeran, nahi duenak bere behatzen berotze-ariketak egin ditzan.

C) Puntuazioa:

Sakaldi zuzenak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, epaimahaiak eman duen jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat egiten dutenak.

Baliozko sakaldiak: epaimahaiak emanen duen jatorrizkoarekin bat datorren karaktere, tarte edo zeinu bakoitzeko, sakaldi bat.

Zenbatuko ez diren sakaldiak, omisioak eta penalizazioak:

-Ez dira kontuan hartuko jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat ez datozen sakaldiak: toki okerrean paratzen diren letrak, tildeak edo zeinuak, errepikatuak zein sobran daudenak.

-Testua kopiatzeko unean ezin izanen dira akatsak edo omisioak zuzendu eta, ondorioz, aurretik zeudenen gainean beste batzuk paratzen badira, ez dira baliozkoak izanen.

Hitz berean hiru edo sakaldi gehiagoko dijitazio omisioak edo akatsak badaude, kontaketa ondokorioetarako hitz hori zuzen idatzitakoari dagozkion sakaldi guztiak galduko dira.

Izangaiak testuan lerro bat edo gehiago idatzi gabe uzten baditu, idatzi gabeko lerro bakoitzeko hamar sakaldi kenduko zaizkio.

Gutxieneko abiadura proba hau gainditzeko, baliozko bi mila sakaldikoa izanen da (200 sakaldi minutuko), eta kanporatuak izanen dira abiadura hori erdiesten ez dutenak.

Gutxieneko maila hori gainditzen duten ariketak, baliozko sakaldi egiaztatuen kopuruaren arabera ordenatuko dira, gehienetik gutxienera, eta hurrengo baremoaren arabera kalifikatuko dira:

Baliozko 200etik 230erainoko s.m.: 3 puntu.

Baliozko 231tik 260rainoko s.m.: 6 puntu.

Baliozko 261etik 290erainoko s.m.: 9 puntu.

Baliozko 291tik 320rainoko s.m.: 12 puntu.

Baliozko 321 s.m.tik gora: 15 puntu.

D) Proba kronometratzea:

Lehenik eta behin, epaimahaiak orri zuri bat emanen du, izangaiek, aukeran, beren behatzen berotze-ariketak egiteko.

Hori bukatu, aldez aurreko ariketetan erabili diren orriak bildu eta baliorik gabe utzi, eta ariketari berari hasiera eman baino lehenago, proba hasi eta bukatzeko seinaleen berri emanen zaie oposiziogileei (azken hau bi alditan), betiere aurreabisutik behin betiko gelditzeko agindura arte minutu bat utzita.

Gelditzeko azken aginduari kasu egiten ez diona, bazterturik geldituko da.

Kopiatu beharreko testua eta ariketa egiteko orriak banatuko zaizkie parte-hartzaileei. Lerroen artean tarte bakarra utziz kopiatu beharko da testua (lerroarte bakuna) eta jatorrizkoari atxikiko zaio zuzen-zuzen.

Espreski ohartaraziko zaie parte-hartzaileei, behin ariketa hasirik ez dela inolaz ere gelditzen ahalko, eta beraiek bakarrik arduratuko direla makinen funtzionamendu zuzenaz eta, beraz, matxurarik gertatuz gero, ez dela deusetarako kontuan hartuko.

Ariketa egiten den bitartean gerta litekeen edozein gorabehera ebazteko, parte-hartzaileak ariketa hori zuzentzeko ardura dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie.

Epaimahaiak, antolamendu kontuak direla eta, talde ezberdinak egin ditzake.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A0204671