62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Lehiaketa publikoa, Luzaideko argiteria publikoa berritzeko 2. fasearen lanak adjudikatzeko

Luzaideko Udalak lehiaketa publikorako deia egin du "Luzaideko argiteria publikoa berritzeko 2. faserako behe tentsioko instalazio elektrikoa" lanak adjudikatzeko

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Xedea: aipatu lanak egitea.

Lanak kontrata bidez egiteko aurrekontua: 54.720,81 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Udal honen idazkaritzan aurkeztuko dira iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hogeita sei (26) egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuko ehuneko 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikular eta orokorretan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatuko ondoko bosgarren egun baliodunean, iluntzeko bederatzietan.

Proiektu teknikoa eta baldintza administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura daude Udalaren idazkaritzan eta Copyprint dendan (Paulino Caballero karrika, 38, Iruña).

Luzaiden, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................., bizilekua: .................., helbidea: .................., N.A.N. zk.: ...................

Bere izenean edo hau ordezkatuz ................., I.F.Z. zk.: ..............

Luzaideko argiteria publikoa berritzeko 2. faseko lanak kontratatzeko lehiaketaren proiektua eta baldintza administratibo eta partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik eginteko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ........... (letraz eta zenbakiz) ........... eurotan, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0205024