62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L D I O

Lanen lizitazioa

Xedea: "Galdioko hornidura eta saneamendu sareak eta karriketako zoladura berritzea" lanak.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa, prozedura irekia, tramite arrunta.

Lizitazioaren aurrekontua: 118.932,60 euro, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztu: Allinibarko Udalaren erregistro orokorrean, astearte, ostegun eta ostiraletan, 9,00etatik 14,00etara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hurrengo 26 egun naturaletan, eta administrazio klausula partikularren pleguan ezarritakoari jarraikiz.

Halaber, proposamenak postaz ere aurkezten ahal dira. Hala eginez gero, interesatuak posta bulegoko gordekina hartuko du igorpen data frogatzeko eta, epe barrenean, kontratazio egileari jakinaraziko dio fax-ez (948/540440) edo telegramaz proposamena bidali duela. Baldintza horiek bete ezean, proposamena ez da onartuko epez kanpo iristen baldin bada. Hala ere, aurkezteko epea bukatu eta hamar egun iragan ondotik ez da postaz igorritako proposamenik onartuko.

Onartutako proposamen tekniko eta ekonomikoak ireki: proposamenak aurkezteko epea ahitu eta hamargarren eguneko 13:30an.

Eskabide eredua: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen da.

Kopiak jaso: administrazio klausula partikularren plegua aurkezteko tokian eta Copistería Sericolor dendan (Urederra ibaia, 7, Lizarra). Azken toki horretan proiektu teknikoaren kopiak ere jasotzen ahal dira.

Galdion, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, José María Ecay Elorz.

Iragarkiaren kodea: a0205023