62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeko Plan Partzialeko P1A poligonoa urbanizatzeko lanen 3. fasea egiteko prozedura irekiaren deialdia

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Kontratuaren xedea: Arrotxapeko Plan Partzialeko P1A poligonoa urbanizatzeko lanen 3. fasea egiteko prozedura irekiaren deialdia.

Deia egiten duena: Hirigintzako Gerentzia.

Kontrata bidezko aurrekontua: 134.485,81 euro.

Enpresaren kalifikazioa: G-I taldea, 6-9 azpitaldea, C-A kategoria.

Aurkezpenerako epea eta tokia: hogeita sei egun natural, lizitazio-iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, egun horretako eguerdiko ordu biak arte, Hirigintzako Gerentziaren erregistroan edo Udalaren erregistro orokorrean, eta azken honetan bakarrik, baldin eta aurkezteko epea larunbat batean bukatzen bada.

Agiriak eskuratzea: Hirigintzako Udal Gerentzian (Armada etorbidea, 2-6.a) eta Papelería Rubion (Paulino Caballero, 10).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204970