62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I T Z O A I N

Obren kontratua. Aitzoaingo Kontzejuko egungo hilerria eraberritu eta handitzea, Ezkaba mendiko bidean (Berriobeitiko Udala)

Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2001eko abenduaren 26an hartu zuen erabakiaz, lizitaziorako deia egin du, prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez, Ezkaba mendiko bidean, Aitzoaingo Kontzejuan (Berriobeitiko Udala) egungo hilerria eraberritu eta handitzeko obren kontratua adjudikatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: ehun eta laurogeita hamabi mila ehun eta hogeita sei euro eta hamasei zentimo, BEZa barne (192.126,16 euro, BEZa barne).

Parte hartzeko fidantza: kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontu osoaren % 2; alegia, hiru mila zortziehun eta berrogeita bi euro eta berrogeita hamabi zentimo (3.842,52 euro).

Egiteko epea: bost hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Aitzoaingo Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira (Berriobeitiko Udaletxean), 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ezarri eta biharamunetik aitzina, goizeko 9etatik eguerdiko 14ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daude zehazturik; plegu hori interesatuen eskura dago.

Pleguak ireki eta lehiaketa adjudikatzea:

1.-Dokumentazio administratiboa deritzanaren kalifikazioa: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak kalifikatu eginen du lizitatzaileek 1 zenbakiko kartazaletan aurkeztutako dokumentazio orokorra. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2.-Proposamen ekonomikoen irekiera eta behin- behineko adjudikazioa: bilkura aretoan eginen da, jendaurreko ekitaldian, 1 zenbakiko kartazala ireki ondoko hamargarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.

Interesatuek beren eskura dituzte administrazio klausulen plegua eta proiektu teknikoa, Copia izeneko kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña. Telefonoa: 948-272728).

Aitzoainen, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, José Larrañeta.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ............ N.A.N. zk. ......... nire izenean, edo honako honen ordezkari gisa ............. bizilekua ............. N.A.N./I.F.K.: .......... Ezkaba mendiko bidean, Aitzoaingo Kontzejuko egungo hilerria eraberritu eta handitzeko obrak egiteko proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua ezaguturik, obrak osorik egiteko konpromisoa hartzen dut aipatu agiriei hertsiki lotuz, ...... (letraz eta zenbakiz) ..... eurotan; hau da, BEZa gehiturik (% 16), .... (letraz eta zenbakiz) ..... euroren truke.

Aitzoainen, 2002ko .......aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0204969