62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O G O I T I

Berriogoitiko Kontzejuan (Berriobeitiko Udala) frontoia estaltzeko obren kontratazioa

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2002ko martxoaren 1ean hartu zuen erabakiaz, lizitaziorako deia egin du, prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez, Berriogoitiko Kontzejuan (Berriobeitiko Udala) frontoia estaltzeko obren kontratua adjudikatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: hirurogeita hamaika mila seiehun eta hogeita hamazazpi euro, % 16ko BEZa barne (71.637 euro, BEZa barne).

Parte hartzeko fidantza: kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontu osoaren % 2; alegia, mila laurehun eta hogeita hamahiru euro (1.433 euro).

Egiteko epea: sei hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Berriogoitiko Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira (Berriobeitiko Udaletxean), 26 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ezarri eta biharamunetik aitzina, goizeko 9etatik eguerdiko 14ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daude zehazturik; plegu hori interesatuen eskura dago.

Pleguak ireki eta lehiaketa adjudikatzea:

1.-Dokumentazio administratiboa deritzanaren kalifikazioa: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak kalifikatu eginen du lizitatzaileek 1 zenbakiko kartazaletan aurkeztutako dokumentazio orokorra. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2.-Proposamen ekonomikoen irekiera eta behin- behineko adjudikazioa: bilkura aretoan eginen da, jendaurreko ekitaldian, 1 zenbakiko kartazala ireki ondoko hamargarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.

Interesatuek beren eskura dituzte administrazio klausulen plegua eta proiektu teknikoa, Copia izeneko kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña. Telefonoa: 948-272728).

Berriogoitin, bi mila eta biko maiatzaren bian. Alkate udalburua, Fernando Esteban.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ............ N.A.N. zk. ......... nire izenean, edo honako honen ordezkari gisa ............. bizilekua ............. N.A.N./I.F.K. .......... Berriogoitiko frontoia estaltzeko obrak egiteko proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua ezaguturik, obrak osorik egiteko konpromisoa hartzen dut aipatu agiriei hertsiki lotuz, ...... (letraz eta zenbakiz) ..... eurotan; hau da, BEZa gehiturik (% 16), ....(letraz eta zenbakiz) ..... euroren truke.

Berriogoitin, 2002ko .......aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0204968