62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0tik 3 urtera) ikastetxea kudeatzeko zerbitzuak kontratatzeko lizitazio iragarkia

Kontratuaren xedea: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0tik 3 urtera) ikastetxea kudeatzeko zerbitzuak kontratatzea.

Kontratuaren epea: 2002ko irailaren 1etik 2008ko abuztuaren 31ra.

Behin-behineko bermea: 1.269,18 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Agiriak interesatuen eskura egonen dira Azagrako Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Azagran, bi mila eta biko maiatzaren bian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0204967