62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko martxoaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, tarifa multzoak aldatu (klase bakar bat ezarri da hiru ibilgailu kategorientzat), Nafarroako Autopistako oinarrizko tarifak berrikusi eta Nafarroako Gobernuak 2001eko martxoaren 26ko Erabakian onetsi bidesariak eta deskontu berariazkoak eguneratzen dituena.

2001eko martxoaren 26ko Erabakiaren bitartez, Nafarroako Gobernuak tarifa multzoetako ibilgailu motak zehaztu zituen, Nafarroako Autopistako oinarrizko tarifak berrikusi eta bidesariak eguneratu, Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 2ko Erabakian onetsi deskontu berariazkoak aplikatu ondoren.

2002ko urtarrilaren 1etik aitzina batu zen ibilgailu kategoria eta klase guztiei aplikatzen zaien BEZaren tasa, eta pezetatan ziren bidesariak eurotan jarri.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 15eko Erabakian ezarri prozedurari jarraituz, Nafarroako Autopistako lehen fasea eraiki, mantendu eta ustiatzeko kontratuaren zenbait alderdi aldatzen baitira, tarifak eta deskontu berariazkoak aldatzeko eskatu du kontzesio hartzaileak, 2001eko martxoaren 1etik 2002ko otsailaren 28ra bitarteko Kontsumorako Prezioen indizearen % 95 aplika dadin.

Denbora tarte horretan, aipatu K.P.I.a % 3,10 igo denez gero, Erabaki horren 2. atalean eta Nafarroako Gobernuak kontzesio-hartzailearenean duen Delegazioaren adostasun txostenean ezarritakoaren arabera, bidezko da tarifak % 2,95 igotzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DUT:

1. Nafarroako Gobernuak 2001eko martxoaren 26ko Erabakian onetsi kategoriak edo tarifa multzoen klaseak ezabatzea, honela uzteko:

ARINAKIMotozikletak, sidekardunak edo sidekargabeak.

Auto atoidunak edo atoigabeak gurpil bikirik gabe (gurpil bikoitza).

Bi ardatzeko furgoi eta furgonetak (lau gurpil).

Bi ardatzeko mikrobusak (lau gurpil).

% 16

ASTUNAK 1IIAutoak (bi ardatz lau gurpil), ardatz bateko atoidunak, gurpil bikia dutenak (gurpil bikoitza).

Bi ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikia dutenak (gurpil bikoitza).

Bi ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikoitza eta ardatz bateko atoia dituztela.

Hiru ardatzeko kamioi eta autokarrak, gurpil bikiduna (gurpil bikoitza).

Furgoi, furgoneta eta mikrobusak (bi ardatzekoak denak; lau gurpil), ardatz bateko atoia, gurpil bikiduna (gurpil bikoitza), dutenak.

% 16

ASTUNAK 2IIIAutoak (bi ardatz, lau gurpil), bi ardatzeko edo gehiagoko atoia dutenak (ardatzetako bat bederen gurpil bikiduna).

Kamioi eta autokarrak, atoidunak edo atoigabeak, lau ardatz edo gehiago dituztenak.

Furgoi, furgoneta eta mikrobusak (bi ardatzekoak denak; lau gurpil), bi ardatzeko edo gehiagoko atoia dutenak (ardatzetako bat bederen gurpil bikiduna).

16%

2. Erabaki honek indarra hartzen duenetik, oinarrizko tarifa hauek aplikatuko dira kategoriaren arabera, Nafarroako Autobidearen tarte hauetan, (AUDENASA) Autopistas de Navarra, S.A. kontzesio-hartzailea baita:

Iparraldea (Iruña-Irurtzun) 0,072679 0,093962 0,128130

Hegoaldea (Tutera-Iruña) 0,066017 0,093962 0,128130

3. Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 15eko Erabakian ezarritako kalkulu sistema aplikatuz, hauek dira bidesariak eurotan (BEZa barne) kategoria, mota eta estazioen arabera:

Arinak I 3,94 1,97 2,61 1,54

Astunak 1 II 5,60 2,80 3,72 1,98

Astunak 2 III 7,64 3,82 5,07 2,71

Tiebasko bidesaria kalkulatzeko, oinarrizko tarifak aplikatu zaizkie Tafalla-Iruña tarteko kilometroei (37,294 km.) eta Tafalla-Iparra/Tafalla-Hegoa tartekoak kendu (3,194 km.), Nafarroako Gobernuaren 1991eko maiatzaren 30eko Erabakiaren arabera; hau da, 34,100 km-ei.

4. Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian tarifak berrikusteko ezarri tarifa aplikatuz, baita Nafarroako Gobernuaren 2000ko otsailaren 28ko Erabakian ezarritakoa ere, eguneratu egin dira bidesariak, (B.E.Z. barne), onetsitako deskontu berariazkoak aplikatu ondoren. Beraz, hauek dira bidesariak (B.E.Z. barne) kategoria, mota eta estazioen arabera:

4.1. Ibilgailu arinak

Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 3,94 2,10 1,05

Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotunea 1,97 1,08 0,54

Tafalla-Iruña Tiebas 2,61 1,42 0,71

Iruña-Irurtzun Saratsa 1,54 0,84 0,42

4.2. Autobideko erabiltzaile gisa, bidesaria A-15 txartelarekin ordaintzen duten ibilgailu arineko gidariei aplikatuko zaizkie aurreko taulan adierazi prezioei loturiko deskontu berariazkoak. Itzulera doakoa izanen dute 72 ordu iragan baino lehen bueltatuz gero.

Gainerako erabiltzaileei (ibilgailu arinak) oinarrizko tarifa eta bidesari indardunak aplikatuko zaizkie.

4.3. Astunak:

Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 5,60 1,92

Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotunea 2,80 0,96

Tafalla-Iruña Tiebas 3,72 0,65

Iruña-Irurtzun Saratsa 1,98 0,65

Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 7,64 1,92

Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotunea 3,82 0,96

Tafalla-Iruña Tiebas 5,07 0,65

Iruña-Irurtzun Saratsa 2,71 0,65

4.4. Ibilgailu astunei (II. eta III. klasekoei) deskontua eginda ateratzen diren bidesari berriak aplikatzeko, ez da zertan A-15 txartela erabili behar.

A-15 autobideko ohiko erabiltzaile diren ibilgailu astuneko gidarientzat, kontzesioaren kontratuko 3.2.a) klausulan ezarri deskontu orokorrekin jarraituko da, Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakiaren testuan adierazi bezala.

5 Erabaki honek 2002ko apirilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak, egun hori ere barne.

6. Erabaki honen berri ematea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Autopistas de Navarra, S.A.ri eta Nafarroako Gobernuak kontzesio- hartzailearenean duen Delegazioari.

7. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria. Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0203854