6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Subitzako 7. poligonoko 10. lurzatiko 5. orubea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2001eko azaroaren 20ko bilkuran, ondoko ebazpena hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Subitzako 7. poligonoko 10. lurzatiko 5. orubea birzatitzeko proiektua, Miguel Orbáiz Lesaca jaunak sustatua.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 168.1 artikulua betez, jendaurrean paratuko da 15 egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

3. Interesatuei zuzenean jakinaraztea jendaurreko epea irekiko dela.

Getze-Galarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0112375