6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Getze-Galarko S-5 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2001eko azaroaren 20ko bilkuran, ondoko ebazpena hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Getze-Galarko S-5 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Galar Zendeako Udalak sustatua.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 169.2.b) artikulua betez, jendaurrean paratuko da 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Getze-Galarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0112374