6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Xehetasun azterlana eta Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2001eko azaroaren 20ko osoko bilkuran, ondoko ebazpena hartu zuen, besteak beste:

1. Behin betikoz onestea Cordovillako 1. poligonoko 233. lurzatiaren xehetasun azterlana eta hirigintzako hitzarmena, Asociación de Industria Navarra izenekoak sustatuak.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikulua betez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Getze-Galarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0112373