6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala, A-25 unitateko 2 eta 3. koadroak ukitzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2001eko azaroaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntuala, Plan horretako A-25 unitateko 2 eta 3. koadroak ukitzen dituena. Mercantil Construcciones, A.C.R., S.A merkataritzako enpresa da aldaketaren sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112368