6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Bearingo UE-5aren urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Udaleko alkate udalburuak, 2001eko azaroaren 23an, ondoko ebazpena eman zuen:

Lehenengoa.-Behin betikoz onestea Bearingo UE-5aren urbanizazio proiektua, Promociones Zarretak sustatua.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatuei nahiz Kontzejuari zuzenean jakinaraztea, horren aurka aurkezten ahal diren errekurtsoak zehaztuz.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ohartaraziz ezen egintza honek administrazio bidea ixten duela eta hortaz, ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahal dela, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arloari begira eskuduna den organo judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Deierrin, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Pedro Jesús Lizarraga Lezáun.

Iragarkiaren kodea: A0112367