6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena

Udalak, 2001eko azaroaren 8ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Constructora Aldabea, S.L.k sustaturiko urbanizazio proiektua, Udal Planeamenduko A.S.en arabera Paternaingo lurzoru urbanizagarriko S-4 sektorearen eremuari dagokiona.

Argitaratzen den egintza honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo bestela, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua eta hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0112365