6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L K O T Z

Olkozko 3. poligonoko 48, 49 eta 50. lurzatien exekuzio unitatearen mugapena, xehetasun azterlana eta birzatitze proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 16/2001 ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi dira Olkozko 3. poligonoko 48, 49 eta 50. lurzatien exekuzio unitatearen mugapena, xehetasun azterlana eta birzatitze proiektua, Joaquín Elorz jaunak eta Dionisia Echeverría andreak sustatuak.

Argitara ematen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Biurrunen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Luis Otazu.

Iragarkiaren kodea: A0112364