6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Udal honek, 2001eko azaroaren 16an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 eta 120. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, interesatuek aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Udalak honakoa erabaki du:

1. Behin betiko onestea Etxauriko Udalak sustatu eta Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga arkitektoak prestatutako xehetasun azterlana, Etxauriko arau subsidiarioetako U.E.5g eta U.E5h unitateei buruzkoa.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Interesatuei behin betiko onespena jakinaraztea.

4. Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea."

Etxaurin, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0112527