6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Arau subsidiarioetako aldaketa behin betiko onetsita

Udal honek, 2001eko azaroaren 16an, honakoa erabaki zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko, interesatuek aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Udalak honakoa erabaki du:

1. Behin betiko onestea U.E.4x, U.E.5d eta U.E5f unitateetan Etxauriko arau subsidiarioak aldatzeko espedientea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Interesatuei behin betiko onespena jakinaraztea.

4. Espedientea Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentura igortzea."

Etxaurin, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0112526