6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Udal honek, 2001eko azaroaren 16an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, interesatuek aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Udalak honakoa erabaki du:

1. Behin betiko onestea Etxauriko Udalak sustatutako urbanizazio proiektua, Xabier López de Uralde arkitektoak eta Laureano Sánchez Casafranca ingeniari teknikoak prestatua. Proiektua UE-5d, UE-5g, UE-5h eta UE-4x unitateei buruzkoa da eta honakoak biltzen ditu: Etxauriko arau subsidiarioetako 1. sektorearen mugapena, kostuak banatzeko 2. proiektua, kostuak banatzeko 3. proiektua, 1. sektoreko eta UE-4x unitateko goi tentsioko linearen kostuak banatzeko proiektua eta UE-5g eta UE-4x unitateetako goi tentsioko linearen kostuak banatzeko proiektua.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Interesatuei behin betiko onespena jakinaraztea."

Etxaurin, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0112525