6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Deialdi publikoa. Bake epaile titularra eta ordezkoa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikulua eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluak betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, hamabost eguneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, legeak eskatzen dituen baldintzak bildu eta hautatuak izan nahi dutenek eskabidea aurkez dezaten udal honetan.

Esteribarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0112524