6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Justizia zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 259/2001 Ebazpenarena. Haren bidez Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu izateko lanpostu hutsa merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten da.

Ebazpena 2002ko urtarrilaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (4. zk.) eman zen argitara eta hartan izandako akatsaz oharturik, akats zuzenketa honen bitartez zuzendu egiten da.

4. oinarrian (Eskabideak eta agiriak), 1. puntuan, "Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, 31011, Iruña)" dioen tokian, "Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, behea, 31002, Iruña)" erran behar du.

Iragarkiaren kodea: a0200229