6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren lehenengo berrikuspena behin betiko onetsita

Osoko bilkurak 2001eko urriaren 26an onetsi zuen hasiera batez Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren lehenengo berrikuspena. Proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunez Udaleko iragarki oholean eta epe horretan ez zen haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi zen 2001eko azaroaren 26an.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0112523